Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista 17 plaza Nafarroan

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:

Diagnosi-irudiko eta medikuntza nuklearreko goi-mailako teknikari titulua izatea, edo horren baliokidea den beste bat

Edukia:

Deialdi honen xedea da kasuan kasuko lan publikoaren eskaintzan sartuak dauden erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 17 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea, zehazki, hutsik gelditzen direnak Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 11ko 6E/2019 Foru Aginduaren bidez Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako onetsitako lekualdatze lehiaketaren ondorioz (deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan). Hala behar denean, aurretik, lanpostu horietako batzuk ordeztuko dira, hain zuzen ere eszedentzian egonik edo behin-behineko atxikipena izanik lehiaketan parte hartzen duten izangaiek betetzen dituzten lanpostu hutsak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste erakunde autonomo edo departamentu batzuetatik parte hartzen duten izangaiek betetzen dituztenak eta, orobat, lekualdatze nazionaleko lehiatzaileei esleitzen zaizkienak.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera igoera txandatik hasiko da kontatzen, aurreko deialdian betetako azken lanpostua txanda irekikoa izan zelako. Hortaz, honela beteko dira deialdi honetako lanpostuak:

a) 2 lanpostu, desgaitasuna dutenentzako txandarako erreserbatuak.

b) 8 lanpostu, igoera txandan.

c) 7 lanpostu, txanda irekian.

Epea:

2019/08/21

Kontaktua:

Nafarroako Gobernua

Karlos III.aren etorbidea 2

31002 Iruña

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Navarra

Iturria:
2019-08-06ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana