Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Doktore-tituludun ikertzaile, irakasle oso, irakasle agregatu, irakasle atxiki eta unibertsitate pribatuko irakasle doktoreen ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko deialdia
Deialdia egiten duena:
Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia
Baldintzak:
a) Irakasle osoaren modalitatean: agregatu figuraren egiaztapena edo parekoa edukitzea. b) Irakasle agregatuaren modalitatean: doktore-titulua edukitzea eta, gutxienez, irakasle eta ikerlari gisa hiru urtez jardun izana, doktore egin eta gero, ahal dela. c) Irakasle atxikiaren modalitatean: doktore-titulua izatea. d) Unibertsitate pribatuko irakasle doktorearen modalitatean: doktore-titulua izatea. e) Doktore-tituludun ikertzailearen modalitatean: doktore-titulua edukitzea eta irakasle edota ikertzaile gisa hiru urteko jarduna egiaztatzea. f) Ikerketa-irakasleen modalitatean: aurretik doktore tituludun ikertzaile edo irakasle agregatu figuraren egiaztapena edo parekoa edukitzea.
Edukia:
Deialdi honen xedea da irakasleen irakaskuntza-jarduera eta/edo ikerketa-jarduera ebaluatzea, zehazki figura hauetakoren baten araberako kontratua lortu nahi duten irakasleena: doktore-tituludun ikertzailea, irakasle atxikia, irakasle agregatua, irakasle osoa, ikerketa irakaslea eta unibertsitate pribatuko irakasle doktorea.   EPEA: Eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 15etik 2019ko martxoaren 15era artekoa izango da honako figura hauetarako: doktore-tituludun ikertzailea, irakasle atxikia, agregatua, osoa, ikerketa irakaslea eta unibertsitate pribatuko irakasle doktorea.
Epea:
2019/03/15
Kontaktua:
Unibasq / San Prudencio, 8 / 01005 Vitoria-Gasteiz / Telefonoa: 945 12 33 56
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2018-11-30eko 231. EHAA.
Erlaziodun Loturak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana