Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Lege-oharra eta pribatutasuna

Lege-oharra
Euskadiko Gazte Informaziorako Zerbitzuak (aurrerantzean EGIZ), Gazteinformazioa.eus domeinuaren bitartez, bere weborriko informazioaren kontsulta aske eta doakoa eskaintzen du.
Gazte Informazioaren logoaErabilera pertsonala baimentzen da, ez komertziala. Erabiltzaileak elementu guztiak ikus ditzake, eta horiek inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu, betiere jatorrizko testuingurua errespetatzen badu eta elementuok aldatzen ez baditu.
Webgunerako sarbidea eta bertako edukiaren erabilera erabiltzailearen beraren erantzukizuna da, ez beste inorena. Euskadiko Gazte Informaziorako Zerbitzuak ez du bere gain hartuko sarbide horretatik edo edukiaren erabilera horretatik ondoriozta litekeen kalte-galerarik. Hala eta guztiz ere, EGIZek ahalegina egingo du akatsak ekiditeko edo, gertatzen badira, lehenbailehen zuzentzeko eta eguneratzeko.
Halaber, EGIZek ez du bere gain hartuko webgunean aipatzen diren beste hirugarren batzuen esteketako loturatik edo edukietatik erator litekeen erantzukizunik.
EGIZen jabetzakoak dira Internet webgune honen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, bai eta beraren diseinu grafikoa, bertako kodeak, edonolako marka edo ikur bereizgarriak, eta bertako eduki guztiak, alegia, testuak, irudiak, audioak eta beste edozein motatako materialak.

Pribatutasuna
Interesdunak ematen dituen datuak kasuan kasuko prozedurarako edo jarduketarako ezarritako xedeetarako baizik ez dira erabiliko.
Aipatutako datuak inola ere ez dituzte erabiliko beste batzuek, eta utzi ere ez zaizkie utziko, ez bada aipatutako interesdunaren baimen argi eta garbirik, edo ez bada datu pertsonalak babesteko legean jasotako kasuren batean (15/199 Legea, abenduaren 13koa, 6.2 eta 11.2 artikuluak; BOE, 298 zk., 1999ko abenduaren 14koa).
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan ezarria betetzeko, datuak utzi dituenak edozein unetan erabili ahal izango du datuetara heltzeko eskubidea, zuzentzekoa, deuseztekoa eta aurka egitekoa, arauz erabakitzen den moduan.

 

Azken aldaketako data: 2017/06/12

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana