Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Erabilerraztasuna euskadi.eus-en

Erabilerraztasun-deklarazioa

Eusko Jaurlaritzak bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin (lehio berri batean irekitzen da) bat etortzen da. Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren (lehio berri batean irekitzen da) betebeharrak aplikatzen dira.

Betetzearen egoera

Webgune honek 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etortze partziala du.

Erabilerraza ez den edukia

Erabilerraza ez den edukia, arrazoi hauengatik da:

  1. 1112/2018 errege Dekretuarekin bat ez etortzeak
    • Badaude esanguratsuak ez diren edo azalpen nahikoa ez duten esteken testuak.
    • Eduki batzuetan zerrenden egitura ez da zuzena.
    • Badaude aplikazio zahar batzuk arazo hauekin: scripts-en bitartez programatutako interakzio-elementu ez erabilerrazak edo inprimakien kontrolak beharrezko etiketekin markatutak ez daudenak.
    • Orri gutxi batzuetan CSS eta HTML balidatzailearen akats batzuk antzeman dira.
    • Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
  2. Gehiegizko lan-karga
    • Ez da aplikatzen.
  3. Edukia ez dago aplikatzen den araudiaren esparruaren barruan
    • Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.

Erabilerraztasun-deklarazio honen prestaketa

  • Deklarazio hau 2018ko azaroaren 11n sortu zen.
  • Deklarazioa egiteko erabili den metodologia hau izan da: Administrazio Digitalaren Idazkaritza Orokorrak (Estatuko Administrazio orokorra) egindako azterketa eta ebaluazioa. Ebaluazio horren xehetasunak 2018ko azaroko Erabilerraztasun-behatokian (PDF, 6 MB) (abre en nueva ventana) ikusi daitezke.
  • Deklarazioaren azken berrikuspena: 2019ko martxoaren 12a.

Oharrak eta kontaktu-datuak

Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:

  • Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
  • Edukietara sartzeko zailtasunak.
  • Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.

Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez edo 012 telefonoa erabiliz.

Komunikazio horiek Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak kudeatzen ditu.

Erreklamazio prozedura

1112/2018 Errege Dekretuko 13. artikuluan jasotako erreklamazio prozedura, 2020ko irailaren 20an jarriko da indarrean.

Eduki gehigarria

Webgune honek UNE-EN 301549:2019 araudiaren  (abre en nueva ventana) betebeharrak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege dekretuak ezarri dituen salbuespenekin.

Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2019. urteko ekainean egin da.

Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.

Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.

Laguntza nabigazioan

Nola handitu eta txikitu testuaren tamaina

Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola handitu eta txikitu testua ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
Nabigatzailea Menuko aukera
  1. Ikusi
  2. Zooma
  3. Gerturatu edo urrundu
  1. Ikusi
  2. Testu-tamaina
  3. Handiagoa edo txikiagoa
  1. Visualización
  2. Acercar o alejar
  1. Menú
  2. Página
  3. Escala
  4. Elegir el porcentaje

Nola desaktibatu diseinu bisuala

Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.

Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisuala nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola desaktibatu diseinu bisuala ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
Nabigatzailea Menuko aukera
  1. Ikusi
  2. Orriaren estiloa
  3. Estilorik gabe
  1. Tresnak
  2. Internet aukerak
  3. Orokorra
  4. Erabilerraztasuna
  1. Edición
  2. Preferencias
  3. Avanzado (activar opción mostrar el menú desarrollo y cerrar ventana) 
  4. Desarrollo (del menú principal)
  5. Desactivar estilos
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario

Nola aldatu koloreak

Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola aldatu koloreak ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
Nabigatzailea Menuko aukera
  1. Tresnak
  2. Aukerak
  3. Edukia
  4. Letra-tipo eta koloreak
  5. Koloreak
  1. Tresnak
  2. Internet aukerak
  3. Orokorra
  4. Koloreak
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario o alto contraste

Edukiak beste formatutan

Orrialde batek beste fomatuetan sortutako edukiak erakutsi ditzake (dokumentuak, bideoak, animazioak, ...).

Behatokia

Euskadi.eus atari-sarearen erabilerraztasunaren egokitzapen-maila aztertzen du Erabilerraztasun Behatokiak.

Behatokian erabilitako metodologia azterketa automatiko eta masibo batean oinarritzen da. WAI (Web Accessibility Initiative) ekimenak ezarritako WCAG 2.0 jarraibideen (leiho berri batean irekitzen da) A bikoitza (AA) adostasun-mailaren arabera garatzen da.

Erabilerraztasun-behatokiaren txostenak

Laburpen-datuak

  • Administrazio Digitalaren Idazkaritza Orokorrak (Estatuko Administrazio orokorra) urtero egiten duen Erabilerraztasun-behatokiaren emaitzak dira.
  • 2018ko azaroan egindako azterketaren eta ebaluazioaren datuak dira.
  • 7 gai edo segmentu ezberdinetako webguneak aztertu dira: Eusko Jaurlaritzako webgune nagusia, Egoitza elektronikoa, aldizkari ofiziala, enplegua, hezkuntza, osasuna eta zergak.
  • Webgune bakoitzeko lagina, prozesu aleatorio baten bitartez, automatikoki aukeratzen da. Webgunearen nabigazio-egituraren maila ezberdinetako 32 orri aztertzen dira (4 mailako sakontasuna eta 8 mailako zabalera duena).

Txostenak

Laburpen-datuak

  • Hautaketa eta analisia 2011. urteko abenduan egin da.
  • Guztira 13.970 dokumentu eta 51 webgune aztertu dira (horietatik, 39 webgune Euskadi.net sarean daude)
  • Webgune bakoitzaren lagin-tamaina 300 orrialdekoa da, gehienez, eta hautaketaren sakontasuna 10 mailakoa.

Emaitzak

Taula honek adierazten du webgune bakoitzak lortutako erabilerraztasun-maila (0tik 1era), balioaren arabera sailkatuta:

Erabilerraztasun-maila webgune bakoitzeko. 2009-2011
Postua Webgunea Aztertutako orrialdeak Balioa 2011 Balioa 2009
1 SPRI 300 0,92 0,62
2 Etxebide 239 0,90 0,43
3 Euskadi.net 300 0,88 0,59
4 Gardena 23 0,87 daturik ez
5 Open Data 300 0,86 daturik ez
6 Justizia eta Herri Administrazioa 300 0,86 0,53
7 Enplegua eta Gizarte Gaiak 300 0,86 0,58
8 Nekazaritza eta Arrantza 300 0,85 0,58
9 Osasuna 300 0,85 0,56
10 Lehendakari 300 0,85 0,56
11 Datuak Babesteko Euskal Bulegoa 300 0,85 0,60
12 Kultura 300 0,83 0,57
13 Hezkuntza 300 0,83 0,57
14 HABE 176 0,83 0,59
15 Ur Agentzia 300 0,82 0,57
16 Ingurumena eta Lurralde Plangintza 300 0,81 0,49
17 Herrizaingoa 300 0,81 0,57
18 Berdingune 129 0,81 0,54
19 IVAP 300 0,81 0,57
20 Eusko Jaurlaritza 300 0,81 0,58
21 Elankidetza 97 0,81 daturik ez
22 Osakidetza 300 0,81 0,55
23 Gazteaukera 300 0,81 0,52
24 Bakegune 220 0,80 daturik ez
25 Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak 300 0,80 0,58
26 Lehendakaritza 300 0,80 0,58
27 Irekia 300 0,80 daturik ez
28 Kontratazio Publikoa 300 0,80 0,37
29 Ekonomia eta Ogasuna 300 0,77 0,55
30 Emakunde 300 0,77 0,52
31 >Euskara 300 0,77 0,57
32 Berrikuntza eta Informazio Gizarte 300 0,77 0,54
33 Euskotren 300 0,76 daturik ez
34 VISESA 300 0,76 daturik ez
35 Eustat 300 0,76 0,58
36 ETS 115 0,74 0,43
37 Izenpe 157 0,74 0,57
38 Sopelana 300 0,73 0,57
39 Euskalmet 300 0,73 0,56
40 EVE 300 0,72 0,53
41 Industria 300 0,72 0,54
42 Osalan 300 0,72 0,31
43 Turismoa 300 0,72 0,54
44 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia 214 0,71 ez da daturik
45 Ihobe 300 0,68 0,27
46 Aholku Batzorde Juridikoa 300 0,65 ez da daturik
47 GeoEuskadi 300 0,64 0,46
48 Trafikoa 300 0,63 0,45
49 Itelazpi 300 0,56 0,66
50 Ikastea 300 0,53 ez da daturik
51 Lanbide.net 300 0,47 0,40

Ez da maila edo balio handiena (1 baliokoa) lortu duen webgunerik. SPRI webgunea izan da balio handiena lortu duena (0,92), Etxebide eta Euskadi.net jarraian kokatzen direlarik (0,90 eta 0,88 balioarekin). Beste muturrean, balio txikiena lortutakoak Lanbide.net eta Ikastea webguneak izan dira, 0,47eta 0,53 balioekin hurrenez hurren.

Batez bestekoa, desbideratze tipikoa eta balorazioaren ibilbidea
Batez bestekoa Desbideratze tipikoa Txikiena Handiena Tartea
0,77 0,09 0,47 0,92 0,45

Batez besteko erabilerraztasun-maila 0,77 da, 0,09 desbideratze tipikoa duena. Datu horiek adierazten dute atarien balorazio aldakortasun txikia dagoela, bai eta edukietara sartzeko muga gutxi dutela ere. Baieztapen horrek indartzen duen beste balioa 50eko pertzentila da, 0,80ko balioa duena. Horrek esan nahi du, webguneen erdiak balio hori edo handiagoa lortu dutela eta erabilerraztasun-mugak sahiesteko neurri eraginkorrak hartzen dituztela.

Webguneak balorazio bitarteka
0,6tik behera 0,6 eta 0,8 bitartean 0,8 edo gehiago
3 (6%) 20 (39%) 28 (55%)

Aztertutako 51 webgunetatik 3 soilik daude (%6) 0,6 balioren azpitik (erabilerraztasun arazoak sahiesteko neurri bakar batzuk hartu direla adierazten duen muga). Nahiz eta gainontzeko webguneetan erabilerraztasun-maila minimoa bermatzeko neurriak hartu direla ikusi, bada 20 webguneko talde bat (%39) 0,6 eta 0,8 tartean kokatzen dena eta ondorioz, hartutako neurriak gainbegiratu eta doitu behar izango dira. 28 webgune (%55), 0,8 edo balio handiagoa duen tarte maximo horretan kokatzen dira, eta, beraz, arazo zehatzak konpontzeko asmoarekin soilik gainbegiratu beharko lirateke.

Banakako txostenak 2011

Eusko Jaurlarizako sailak eta Gaikako atariak

Eusko Jaurlaritzaren beste erakundeak

Gorabeherak eta iradokizunak

Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, euskadi.eus-eko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.

Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun adieraztea lagungarri izango zaigu (orrialdearen helbidea).

Mila esker zure laguntzagatik

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana