Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Gazte Informazioa - Zerbitzuak

Gazte Informazioaren bidaiatekakZerbitzu hauek... zertarako?
Gazteei informazioa, aholkuak, orientazioa eta laguntza emateko.

Zer jasoko duzu?
Informazio pertsonalizatua, doakoa, objektiboa, osoa, gaurkotua, zehatza, praktikoa eta erabiltzeko erraza.

Zeri buruzkoa?
Ikastaroak, kontzertuak, bekak, lana, bidaiak, erakusketak...

Nola?
Zure konfiddentzialtasun- eta anonimotasun-eskubideak errespetatuta.

Nork emango dizu arreta?
Horretarako espres prestatuta dauden pertsonek.

Non?
Joan Euskadiko GIZen mapara.

Gazte Informazioa, bota zure galdera! bideoan erabiltzaileek zerbitzuaren berri ematen digute.

Nazioarteko txartelak (ikasle-txartela, irakasle-txartela, Go-25 txartela eta aterpekide-txartela)Gainera
Zure txartelak prestatzen ditugu
Deskontuetako Nazioarteko karnetak (Ikasle Txartela, Irakasle Txartela, GO-25 Txartela edo Aterpetxekide Txartela) eskura ditzakezu bai Internet bidez, bai gure sareko bulego batera joanda.

Eta Europako programei edo ekimenei buruzko informazio bila bazabiltza, galde iezaguzu! Eurodesk sarearekin elkarlanean gabiltza, Europan ikastaroak, ostatua eta abar aurkitzen laguntzeko. Jo ezazu gazteinformazioa@ej-gv.es helbide elektronikoa zure kontsulta egiteko, eta geuk bideratuko dugu zure eskaria.

Azken eguneratzea: 2012/01/18

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana