Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Azken eguneratzea: 2010/01/26
Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuaren Erakundearen Irudiaren Eskuliburua
eskuliburua eta markak

Gazteinformazioa marka EGIZ-Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuaren nortasunaren ikusizko adierazmoldea da, eremu publikoan bere irudia eta bere presentzia indartzen laguntzen duena. Markak sarea irudi pertsonalizatuz hornitzen du.

Erakundearen Irudia gaurkotzeak Gazte Informazioaren nortasun bereizgarrien ikusmolde bat eta bakarra transmititzeko beharrari erantzuten dio. Etorkizunean izango duen proiekzioaren funtsezko osagaia da, beraz.

Erakunde Irudiaren Eskuliburua (pdf, 204 kb) Gazte Informazioak bere mezuak zabaltzeko darabiltzan euskarri eta bide guztietan erakundearen ikusizko nortasuna aplikatzeko arauen erreferentzia da. Horrenbestez, ezinbesteko tresna da bertan definitzen diren erakunde nortasun elementuak aplikatzeko garaian.

Arau hauek zuzentasunez aplikatuz gero, gazteinformazioa markaren irudi oso, esanguratsu eta koherentea lortuko dugu.

Programaren onuradunak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea; gazte informazioko lurralde zentroak; eta gazte informazio zerbitzuen sarea.

Markek aplikazio ugari dituzte. Hori dela eta, eskuliburuan hainbat bertsio aurki daitezke:

logoa

  • horizontala,
  • bertikala,
  • marraduna,
  • hondo ilunetarakoa,
  • hondo argietarakoa,
  • monokromatikoa, 
  • e-mail bidezko komunikazioetarakoa,
  • errotuluetarakoa,
  • elementu promozionaletarakoa eta abar.

Bertsio hauetako bakoitza formatu hauetan aurki daiteke: pdf formatuko marka, tiff formatuko marka, formatu bektorialeko marka eta gif formatuko marka.

Gif formatukoak web orri honetan dituzu eskuragarri.

  Gainerakoak Zentro Koordinatzaileari eska diezazkiokezu:
gazteinformazioa@ej-gv.es

 

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana