Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Lan-poltsa: zaintzailea: Uliazpi Fundazioa
Deialdia egiten duena:
Uliazpi Fundazioa
Baldintzak:
* Honako tituluren baten jabe izatea edo hori erdiesteko eskubideak ordainduta eduki­tzea: Erakunde sozialetan mendeko diren per­tso­nei arreta sozio sanitarioa eskain­tzeko lanbide-prestakun­tza egiazta­tzea. Xede horretarako, kontuan hartuko dira: — Maila Ertaineko Teknikariaren titulua izatea Erizain­tzako Zainketa Lagungarrietan (LOGSE). — LH 1 (teknikari lagun­tzailea) Klinika. Baliokidea (70eko LGE). — LH 1 (teknikari lagun­tzailea) Psikiatria. Baliokidea (70eko LGE). — LH I (teknikari lagun­tzailea) Erizain­tzako Lagun­tzailea.  Baliokidea (70eko LGE). — Arreta Soziosanitarioko Maila Ertaineko Teknikariaren titulua (LOGSE). — Mendeko Per­tso­nen Arretarako Teknikariaren Titulua (LOE). — Erakunde sozialetan mendeko diren per­tso­nei arreta sozio sanitarioa eskain­tzeko profesionaltasunaren ziurtagiria, edo lanbide-prestakun­tza egiazta­tzea. Azken kasu honetan ezinbestekoa izango da, ziurtapena edo egiaztagiria izateaz gain, Batxi­ler-titulua edo titulu akademiko ofizial baliokidea izatea.            *  B klaseko gida-baimena eduki­tzea. *  Euskara:  2. hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzen duen ziurtagiriaren jabe izatea. * Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean sexu delitugile bezala ez ager­tzea.
Edukia:
Xedea: «Uliazpi Fundazioa» Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erakunde Autonomoko Zentroetan Zain­tzaile lanpostuetan aldi baterako izaerarekin zerbitzuak eskain­tzeko beharrei aurre egiteari begira Lan Pol­tsa ireki­tzea.       Oharra: Hautapen-prozesuan parte har­tzea eskatuz aurkezten diren eskabide normalizatuak, horretarako prestatutako ereduan, Interneten www.uliazpi.eus helbidean eskura daiteke, Uliazpiko Lehendakariari zuzenduko zaizkio, edozein egunetan aurkeztu ahal izango dira.
Epea:
2017/12/31
Kontaktua:
Uliazpi Fundazioa Oihenart, 2 20018 Donostia
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
Iturria:
2017-07-13ko 134. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana