Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Lan-poltsa: auzitegiko medikua: Eusko Jaurlaritza
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Lan eta Justizia Saila
Baldintzak:
Deialdi honetan, honako hauek har dezakete parte: ● Auzitegiko Medikuen kidegoko egungo lan-poltsan sartuta daudenak, hau da, lehendik lan-poltsan sartzeko eskaera egin zuten eta alegatu gabeko dokumentazioa aurkeztu nahi dutenak edo beren datuak eguneratzea nahi dutenak. ● Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak. Agindu horren bidez (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.), zenbait kidegotan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzen dira; zehazki, honako kidego hauetan: Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (agindu hori aldatu egin zen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez).
Edukia:
Deialdi honen xedea da Auzitegiko Medikuen kidegoko lan-poltsa ireki eta han sartuta dauden guztien datuak eguneratzea.
Epea:
2017/07/28
Kontaktua:
● Arabako EAT, Gasteiz hiribidea 18 - 01008 Vitoria-Gasteiz. ● Bizkaiko EAT, Buenos Aires kalea 6, 6.a - 48001 Bilbao. ● Gipuzkoako EAT. Kalkutako Teresa plaza 1, 5.a - 20012 Donostia. ● Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz. ● Zuzenean: ○ Bilbao: Kale Nagusia, 85. ○ Donostia: Andia kalea 13. ○ Gasteiz: Ramiro Maeztu kalea, 10-behea.
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2017-07-17ko 135. EHAA.

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana