Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Udaltzain 2 plaza Ibarrako Udalean
Deialdia egiten duena:
Ibarrako Udala
Baldintzak:
a)  Espainiar nazionalitatea izatea. b)  18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroko genieneko adina ez gaindi­tzea. c)  Gizonezkoek ­gutxienez ere 1,65 m neur­tzea eta emakumezkoek, 1,60 m. d)  Eskola graduatua, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulazio akademiko ofiziala eduki­tzea edo titulua eskura­tzeko eskubideak ordainduta izatea. e)  Lanpostuari dagokion euskarako 2. hizkun­tza eskakizunaren jabe izatea. Hizkun­tza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizialaren bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez dutenek, hautaketa probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute. f)  B motako ibilgailuak gida­tzeko gidabaimena. Gida baimen hori praktikaldia amaitu aurretik egiaztatu beharko da. g)  Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Polizia hautatu eta presta­tzeko Araudia one­tsi zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eranskinean azal­tzen diren medikun­tza-arloko arrazoi bazter­tzaileen koadroan sartuta ez egotea. Dekretu hori ­otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak aldatu du. Betebehar hau bere garaian egiaztatu beharko da; epaimahaiak proposatutako izangaiari horretarako beharrezko diren probak eta azterketak egingo zaizkio Udalak hartarako zehaztutako mediku zerbi­tzuen bidez. h)  Mal­tzur­keriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana, herri-administrazioko zerbi­tzu­tik kendutakoa ez izatea, eta herri-jarduerarako ezgaitua ez egotea. Hala ere, zigor bidezko eta administrazioko arauen arabera, birgaiketa-eskubidea aplikatu ahal izango da; beti ere, birgaiketa hori agiri ofizialen bidez egiazta­tzen badu izangaiak. i)  Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko poliziaren bateko kide izateko hautaketa-prozesuren batetik baztertua ez izana, arau-hauste larri edo oso larri bat egiteagatik, kasu honetan izan ezik: Arau haustearen preskripzio epearen baliokidea den epe bat igaro izana, bazterketa deklarazioa egin zen egunetik aurrera kontatuta. j)  Ez egotea legeak jasotako inolako ezgaitasun edo bateraezintasun kasuetan, 53/1984 legeak, herri administrazioetako zerbi­tzura dauden langileen bateraezintasunei buruzkoak aurreikusitakoaren arabera.
Edukia:
Deialdi honen bidez, Udal honetako lanpostu-zerrendan ­hutsik dauden jabe­tzako Udal­tzain bi lanpostu hornitu nahi dira ­txanda irekiko lehiaketa-oposizio bidez. Bi plaza hauek, Administrazio Bereziko Eskalako, Zerbi­tzu Berezietako azpi-eskalakoak dira; Mota, Udal­tzaingoa eta bere lagun­tzaileak; eta Taldea, C2.
Epea:
2017/09/28
Kontaktua:
Ibarrako Udala   San Bartolome plaza 2 20400 Ibarra (Gipuzkoa)
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
  • IBARRA
Iturria:
2017-07-26ko 142. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala ; 2017-09-08ko 216. EAO.
Erlaziodun Loturak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana