Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Udaltzain 3 plaza Tafallako Udalean
Deialdia egiten duena:
Tafallako Udala
Baldintzak:
Txanda irekia:  Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte: a) Espainiako nazionalitatea izatea. b) Adinez nagusi izatea eta erretiroko adina ez gainditzea. c) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea. Atzerrian eskuraturiko tituluak izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izan beharko da. d) Deialdiko lanpostuari dagozkion eginbeharrak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdiaren III. eranskinean adierazitako bazterbide medikoetatik at egotea. e) Dolozko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ezta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz. f) Gutxienez A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea. g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpenaren bidez adieraziko da.
Edukia:
Tafallako Udaltzaingoko hiru udaltzain lanpostu, funtzionario araubidekoak, oposizio bidez betetzea du xede deialdi honek, ondoko txanda hauetan banaturik: (a) Lanpostu bat txanda irekian. (b) Bi lanpostu igoera txandakoak, Nafarroako Administrazio Publikoko langileentzat.
Epea:
2017/12/14
Kontaktua:
Tafallako Udala Nafarroa plaza, 5  Tafalla (Nafarroa)
Non:
  • NAFARROA
Iturria:
2017-11-14ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana