Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Lan-poltsa: Guarda (C maila/taldea): Tuterako Udala
Deialdia egiten duena:
Tuterako Udala
Baldintzak:
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte: A) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa eratzeko Itunean zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea. B) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea. C) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Batxilergoko titulazioa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo ofizialki baliokidetzat jotako titulazioa izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea (hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. D) Nafarroako ehizazainaren titulua izatea F) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea. G) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
Edukia:
Deialdi honen xedea da aldi baterako kontratazioaren bitartez guardaren lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzea, oposizio-lehiaketa bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzuteko.
Epea:
2018/05/16
Kontaktua:
Tuterako Udala Plaza zaharra, 1 Tutera (Nafarroa)
Non:
  • NAFARROA
  • TOLOSA
Iturria:
2018-04-16ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana