Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Arkitekto tekniko/aparejadore plaza bat: Berriobeitiko Udala
Deialdia egiten duena:
Berriobeitiko Udala
Baldintzak:
- Arkitekto tekniko/aparejadorearen tituluaren jabe izatea edo Eraikuntzaren ingeniaritza gradu tituluarena, edo horien baliokidea, arkitekto teknikoaren eskumenak betetzeko, eta kasu horretan harekin batera aurkeztu behar da aipatu baliokidetza frogatzen duen ziurtagiria, erakunde eskudunak luzaturikoa, edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena. - EGA titulua edo C1 mailako euskara titulua. Titulazio hori ez daukatenek eskatutako hizkuntza mailaren proba bat gaindituta frogatu ahalko dute ezagutza hori, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Proba hori Foru Komunitateko Administrazioak egingo du eta interesdunek deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezterakoan eskatu beharko dute
Edukia:
Deialdi publikoa egin da, oposizio-lehiaketaren bitartez, arkitekto tekniko/aparejadore izateko lanpostuan bitarteko administrazio-kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Berriobeitiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
Epea:
2018/05/29
Kontaktua:
Ayuntamiento de Berrioplano Udaletxe plaza, 1 31195 Berrioplano (Nafarroa) Telefonoa: 948 30 31 29
Non:
  • NAFARROA
Iturria:
2018-05-14kp. 91 Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana