Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Foruzain 17 plaza Nafarroan
Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea. b) 18 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea. c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea. Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten egiaztagiriak eduki beharko dira. d) Lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea eta deialdiaren V. eranskinean agertzen diren arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea. e) Dolozko delitu bat dela kausa kondenarik jasoa ez izatea eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe delituen aurrekariak ezereztea aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz. f) A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea. g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpenaren bidez adieraziko da.
Edukia:
Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Foruzaingoari atxikiak; zehazki, Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 98/2018 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak eta destinoak.
Epea:
2018/06/15
Kontaktua:
Nafarroako Gobernua Karlos III.aren etorbidea, 2 31002 Iruña
Non:
  • NAFARROA
Iturria:
20180516 93 afarroako Aldizkari Ofiziala.

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana