Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

'Gorbeialdeko kuadrillari begirada bat' XVII. argazki lehiaketa

Deialdia egiten duena:
Gorbeialdeako Kuadrilla
Edukia:

Gaia: "Gorbeialdeko Kuadrillari begirada bat". Gorbeialdeko Kuadrillarekin zerikusia duten argazkiak (ingurumen naturala, sozial eta artistikoa, eraikinak, ohitura, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak, esperientziak, gastronomia, etab.). Kuadrilla osatzen duten herrietako argazkiak baino ez dira onartuko, hau da: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia.

Ezaugarri orokorrak:

- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanak argitaratu gabekoak eta besteinolako lehiaketetan saritu gabeak izango dira.

- Originalak zuri-beltzean zein koloretan aurkeztu ahal izango dira.

- Argazkiak "jpg" formatuan aurkeztu beharko dira, eta gutxienez 300 puntu hazbeteko (dpi) bereizmena izan beharko dute, eta 24x16 cm-ko gutxieneko neurrira.

Aurkezpenak: lana gutunazal itxi batean aurkeztuko da, eta horren kanpoaldean honako idatzi: "Gorbeialdeko Kuadrillako XVII. Argazki Lehiaketa - A gutun-azala" eta lanaren izenburua. Barruan honakoa sartuko da: 1. Lana, CD batean grabatuta, "jpg" formatu digitalean. Lanaren izenburua CDan idatzita joan beharko da (ez da onartuko paper formatua). "Gorbeialdeko Kuadrillako XVII. Argazki Lehiaketa - B gutun-azala" eta "lanaren izenburua" lema duen beste gutun azal edo paperezko bilgarri itxi batean, honakoak agertu beharko dira: lanaren izenburua eta lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN-a, helbidea eta telefonoa, helbide elektronikoa). Parte-hartzaile batek argazki bat baino gehiago aurkezten badu, bakoitzarekin goian aipatutako prozedura bera jarraituko du. - Lanak postaz bidaltzekotan, postako gutunazal barruan gutunazal biak (A eta B) sartuko dira.

Lanak entregatzea: Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era, edo postaz bidalita. Urriaren 16ra arte.

Sariak: 1.saria: 200 €. 2. saria: 150 €. 3. saria: 100 €. Udalerri bakoitzeko argazki onenari: 75 €. Accesita: 60 €.

Epea:

2019/10/16

Kontaktua:

Gorbeialdeko Kuadrilla

Udaletxeko plaza 1, 2. ezk.

01130 Murgia

Tel.: 945 430167 Faxa: 945 462608

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Murgia - Zuia

Iturria:
web
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana