Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

XVI. 'Arabako Mendialdea: ezagutzeko eta gozatzeko ingurunea' argazki-lehiaketa

Deialdia egiten duena:
Kanpezu -Arabako Mendialdea Kuadrilla
Edukia:

Gaia: Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeko eta ingurune natural, sozial eta artistikoa, paisaiak, eraikinak, ohiturak,  usadioak, jaiak eta abar islatuko duten gai libreko argazkiak. Argazkiak, beste batzuren artean, eskualdeko turismo sustapena egiteko 2020ko egutegian ibiliko dira. Eskualdea osatzen duten udalerrietan hartutako obrak bakarrik onartuko dira, alegia, ondoren aipatzen diren udalerriak hain zuzen: Kanpezu, Arraia-Maeztu, Harana, Bernedo, Lagran eta Urizaharra.

Aurkezpena:

- Gehienez ere 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Lehenago argitaratugabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek. Argazkiak makina digital edo analogikoarekin eginak izan daitezke. Zuri-beltzean edo koloretan.

- Argazki digitalak benetako tamainan gutxienez 300 puntu hazbeteko (dpi) bereizmena izan behar du eta 24x16 cm-ko gutxieneko neurria.

- Paperean aurkeztutako argazkiak 15x20cm neurria edo handiagoko tamainan aurkeztuko dira, kartulina batean jarrita.

- Gutun-azal itxi batean  aurkeztu beharko da obra, kanpoaldean honakoa idatzi beharko delarik: 'Kanpezu -Arabako endialdea Eskualdeko XVI. Argazki Lehiaketa - A Gutun-azala' eta lanaren izenburua. 'jpg' formatu digitalean egin den lana CD batean grabatuta bidali behar da, eta CDan idatzita lanaren izenburua. Edo paperean inprimatutako argazkia 15x20 cm edo gehiagoko tamainan, kartulina batean jarrita; kartulinaren atzekaldean argazkiaren izenburua, kokapen geografikoa eta zein udalerrian egin den idatziko dira. Udalerria Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla osatzen dutenetako bat izan beharko da. Ondorengo datuak jasotzen dituen orri bat bidaliko da: lanaren izenburua, argazkia zein kokapen geofrafikoan egina dagoen, zein udalerriari dagokio lana.

- Beste gutun-azal itxi batean ondokoa idatzi beharko da: 'Kanpezu -Arabako Mendialdea Eskualdeko XVI. Argazki Lehiaketa - B Gutun-azala' eta lanaren izenburua, eta honetan agiri hauek sartu beharko dira: obraren titulua eta lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NANa, helbidea eta telefonoa).

- Egile batek obra bat baino gehiago aurkeztuko balu, lehen aipatu den prozedurari jarraitu beharko dio obra bakoitzean.

- Obrak postaz bidaliz gero, posta-gutun-azalean sartu beharko dira lehiaketako 2 kartazalak.

- Aurkezten diren argazkiak pertsonaren baten lehen-planoak baldin badira, argazkian agertzen den prtsonaren baimen espresoa aurkeztu beharko da argazkiaren arabera. Lanak aurkeztea: Kanpezuko-Arabako Mendialdea Koadrilan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era, edo postaz. Urriaren 4ra arte.

Sariak: argazki bakoitzak sari bakarra eskura dezake. Lehiakide bakoitzak gehienez hiru sarietako bat eta bi akzesit eskura dezake. 1. saria: 350 €. 2. saria: 250 €. 3. saria: 150 €. 12 akzesit: 75 € bakoitza.

Epea:

2019/10/04

Kontaktua:

Kanpezu -Arabako Mendialdea Kuadrilla

Gasteiz-Lizarra errepidea 7

01110 Santa Kurutze Kanpezu

Tel.: 945 405424

alvaro@montanaalavesa.com
Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Santa Cruz de Campezo/Santikurutze Kanpezu - Campezo/Kanpezu

Iturria:
e-posta
Eranskinak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana