Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

'Gazte Klik Klak 2019' Certamen de video y fotografía digital

Deialdia egiten duena:
Vitoria-Gasteizko Udala. Gazteria Zerbitzua
Baldintzak:

Gasteizen bizi diren, ikasten duten edo lan egiten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.

Edukia:

Gaia: zurrumurruak, estereotipoak, tolerantzia, aniztasuna.

Modalitatea: parte hartzaile bakoitzak lan bi besterik ezin du aurkeztu lehiaketara. Argazki lanak sortetan aurkeztuko dira. Sortek 3 argazki izango dituzte gutxienez; eta 5, gehienez. Argazkiek JPG formatukoak, 20 x 30 cm-ko irteera tamainakoak eta gutxienez 300 ppp (pixel hazbeteko bereizmenekoak izan behar dute. Bideoz egindako proposamenek gehienez 5 minutu iraungo dute, mp4 formatuan aurkeztu behar dira.

Lanak bidaltzea: A) Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (GAUB). Plaza Berria, 01001 Vitoria-Gasteiz. Ordutegia: 10:00-14:00 (astelehenetik ostiralera) eta 17:00-19:00 (astearte eta ostegunak). Lanak CD edo DVD batean aurkeztu behar dira, sinatu gabeko gutun-azal batean sartuta. Gutun-azalean lanaren izena eta “Gazte Klik Klak 2019” erreferentzia jarri behar dira. Barruan sartu behar da beste gutun-azal bat, datu eta dokumentu hauek dituena: egilearen izen-abizenak, adina, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa eta NANaren fotokopia. Gutun-azal horren kanpoaldean lanaren izena eta “Gazte Klik Klak 2019” erreferentzia jarri behar dira. B) Posta elektronikoz gazteklikklak@gmail.com helbidera bidaliz gero, “Gaian” Gazte Klik Klak 2019 jarriko da. Mezuan edo itsatsitako artxiboan, lehiaketara proposatuko lanaz gain, honako datu hauek adierazi beharko dira: izen-deiturak, adina, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa eta NANaren fotokopia.

Sariak: lau sari emango dira. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du: 1. 300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean. 2. Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakusketa 2019ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena.

Jasotzeko epea: 2018ko irailaren 16tik azaroaren 4ra bitartean, biak barne.

Epea:

2019/11/04

Kontaktua:

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa

Espainia plaza 1, behea

01005 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 161330

gazteklikklak@gmail.com
Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Vitoria-Gasteiz - Vitoria-Gasteiz

Iturria:
web

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana