Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Berdintasunaren aldeko kontakizun laburren lehiaketa

Deialdia egiten duena:
Aguraingo Udala
Baldintzak:

Kategoriak: - Haurrak: 8-12 urte. - Gazteak: 13-17 urte. - Helduak: 18 urtetik aurrera.

Edukia:

Gaia: librea.

Hizkuntza: euskara edo gaztelania.

Lanak: originalak eta berriak izan behar dute, eta aurretik saririk jaso ez dutenak edota argitaratu ez direnak. Gutxieneko 2 orrialdeko luzera izango dute eta gehienez 6 orrialdekoa. Idazteko erabili behar den formatua: Word edo PDF. Lerroartekoa: 1.5. Letra: Times New Roman. Tamaina: 12.

Aurkezpena: Aguraingo udaletxean urriaren 31ra arte. Kontakizun bakoitza aurkeztu beharko da soilik izenburuarekin eta kategoriarekin, sinadurarik gabe, hau da, egilea identifika dezakeen daturik gabe. Lana gutun itxi baten barruan aurkeztuko da, gutun honen kanpoko aldean lanaren izenburua eta kategoria idatzi beharko delarik. Eta gutun horren barruan, beste bat sartuko da; bigarren honetan egilearen datuak idatziko dira: izena, abizenak, jaioteguna, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Sariak: 100 euroko txartela kategoria bakoitzarentzat herriko dendentan erabiltzeko.

Epea:

2019/10/31

Kontaktua:

Aguraingo Udala

Zapatari 15

01200 Agurain

Tel.: 945 300155

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Agurain/Salvatierra - Agurain/Salvatierra

Iturria:
web
Erlaziodun Loturak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana