Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Ekonomia-Administrazio arloko arduraduna Txingudiko Zerbitzuak erakundean

Deialdia egiten duena:
Txingudiko Zerbitzuak
Baldintzak:
  • Hiritartasuna: Hiritartasun espainiarra, edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatukoa izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berre­tsi­tako Na­zio­ar­te­ko Itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika daitekeen Estatu bateko herritartasuna izatea. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude.
  • Titulazioa: Lizen­tzi­atura edo Gradua ekonomia-finan­tza eta/edo enpresa alorretan. Atze­rriko titulazioen kasuan, Espainian homologatuta daudela egiazta­tzen duten dokumentuak ere aurkeztu beharko dira.
  • Gu­txie­neko lan esperien­tzia: lanpostuak ekonomia-finan­tza eta aurrekontu alorretan eran­tzu­kizun handiak dituenez, hautagaiek aurrez ondoko esperien­tzi­a profesional hauetakoren bat egiaztatu beharko dute hauta­tze prozesuan onartuak izateko:
    • Gu­txie­nez 5 urteko sperien­tzi­a Sektore Publikoan, ulerturik hartan sartuta daudela Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3.1 artikuluan jasotakoak, deitutako lanpostuak dituenen an­tze­ko eginkizunak eta eran­tzu­kizunak izaten.
    • Gu­txie­nez 6 urteko esperien­tzi­a Sektore Pribatuan enpresako ekonomia edo finan­tza arduradun gisa, deitutako lanpostuaren an­tze­ko eginkizunak izaten, edo bestela sektore publikoari aurrekontu, kontabilitate eta finan­tza alorretan aholkulari­tza ematen espezializatutako enpresa pribatuetan, sektore horretan lehentasunezko dedikazioa izan duela egiaztatuta.
    • Esperien­tzi­a mistoa aurreko c.1) eta c.2) ataletan aurreikusitakoetan, bien artean gu­txie­nez 6 urteko esperien­tzi­a metatuta.
  • Euskara: gu­txie­nez Europako erreferen­tzi­a esparru bateratuaren araberako B2 maila edo baliokidea izatea egiaztatu beharko da, edo maila horri dagozkion ulermen, min­tza­men eta idazmen mailak egiaztatu beharko dira prozesu honen esparruan ondorio horietarako egingo den azterketa gaindituta. 
  • Gidabaimena: «B» motako gidabaimena behar da indarrean.
  • Gaitasun fun­tzio­nala: Lanpostuak eska­tzen dituen lanak egiteko gaitasun fun­tzio­nala izatea. Kontratua sinatu aurretik egiaztatu beharko da alderdi hori, eta horretarako, enpresak egiten duen osasun azterketa gainditu beharko da.         
  • Gaikun­tza: Zigor espedientearen bidez, edozein Herri Administrazioko zerbi­tzu­tik edo Komunitate Autonomoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbi­tzu­tik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetan ari­tze­ko erabateko gaitasungabezia edo gaitasungabezia berezia ezarria ez izatea, lanbidean sar­tze­ko, edo an­tze­ko fun­tzio­ak izateko. Beste Estatu batekoa bada, gaitasungabetua ez izatea edo an­tze­ko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan bere lanbidean ari­tze­tik bazter­tzen duen diziplina zigor, zigor penal edo an­tze­korik ez izatea.
  • Bal­din­tza horiek bazter­tza­ileak dira, d) puntuan berariaz xedaturikoaren kalterik gabe, eta horrenbestez, hautagaiek bete egin beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik eta bete­tzen jarraitu prozesuaren amaiera bitarte, egiaztatu behar diren prozeduraren fasearen kalterik gabe. Aurrekoez gainera, aukeratutako hautagaiek ondoko bal­din­tza hau bete beharko dute oinarri hauek xede duten lan harremana formaliza­tze­ko unean:
  • Langabezia egoera: Legezko langabezia egoeran egon­go da eta halako gisa izena emana izan behar du dagokion Enplegu Bulego Publikoan (Lanbide).
Edukia:

Oinarri hauen helburua da «Servicios de Txi­ngudi - Txi­ngudiko Zerbi­tzu­ak, S.A.» merkatari­tza sozietaterako Ekonomia-administrazio Arloko Arduraduna aukera­tze­ko prozesua arau­tzea.

Epea:

2019/09/26

Kontaktua:

Txin­gudiko Zerbi­tzuak

Juncal, 26

20304 Irun (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Irun - Irun

Juncal, 26

Iturria:
2019-09-06ko 170. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana