Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Instalazioen sailerako bigarren mailako ofizial balioaniztuna Txingudiko Zerbitzuak erakundean

Deialdia egiten duena:
Txingudiko Zerbitzuak
Baldintzak:
  • Hiritartasuna: Hiritartasun espainiarra, edo Europako Batasuneko kide den beste edozein Estatukoa izatea, edo Europako Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berre­tsi­tako Na­zio­ar­te­ko Itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika daitekeen Estatu bateko herritartasuna izatea. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude.
  • Titulazioa: I. oinarrian eskatutako titulazioren bat iza­tea, edo hura lor­tze­ko eskubideak ordainduak izatea. Atze­rriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatuko duen agiria eduki beharko dute: Erdi mailako Lanbide Heziketako Kimikagin­tza­ko Teknikari edo Goi mailako Kimika Industrialeko Goi mailako Teknikari ikasketak, bi titulazio horiek kimikaren adarreko familia profesionalekoak.
  • Gidabaimena: «B» motako gidabaimena behar da.   
  • Gaitasun fun­tzio­nala: Zereginak gauza­tze­ko gaitasun fun­tzio­nala izatea. Alderdi hori bere garaian egiaztatu beharko da dagozkion aukera­tze probak gaindituta eta beharreko osasun azterketa eginda, Udalak horretarako ezarritako zerbi­tzu­etan.
  • Gaitasuna: Zigor espedientearen bidez, edozein Herri Administrazioko zerbi­tzu­tik edo Komunitate Autonomoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbi­tzu­tik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetan ari­tze­ko erabateko gaitasungabezia edo gaitasungabezia berezia ezarria ez izatea, lanbidean sar­tze­ko, edo an­tze­ko fun­tzio­ak izateko. Beste Estatu batekoa bada, gaitasungabetua ez izatea edo an­tze­ko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan bere lanbidean ari­tze­tik bazter­tzen duen diziplina zigor, zigor penal edo an­tze­korik ez izatea.
Edukia:

«Servicios de Txi­ngudi - Txi­ngudiko Zerbi­tzu­ak, S.A.» tokiko merkatari­tza sozietateko Instalazioen Sailerako Bigarren mailako (II) Ofizial Balioaniztunaren lanpostua bete­tze­ko hauta­tze prozedura arau­tzea. Erdi mailako Lanbide Heziketako «Kimikagin­tza­ko Teknikari» edo Goi mailako «Kimika Industrialeko Goi mailako Teknikari» ikasketak behar ditu, bi titulazio horiek kimikaren adarreko familia profesionalekoak.

Epea:

2019/09/26

Kontaktua:

Txin­gudiko Zerbi­tzuak

Juncal, 26

20304 Irun (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Irun - Irun

Juncal, 26

Iturria:
2019-09-06ko 170. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana