Aisialdirako heziketa. Maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)

Euskadin ofizialki aintzatetsita dauden eskolak Gazteaukera atariaren Aisialdi Heziketa atalean kontsulta ditzakezu.

Haurren eta gazteen astialdiko hezitzaileen prestakuntza eskolak daude hiru lurraldeetan. Goian aipatutako webgunean kontsulta dezakezu zein interesatzen zaizun gehien.

Lehenik eta behin, prestakuntza teorikoa eman zizun astialdiko eskolara jo behar duzu. Bertan kudeatu behar dizkizute praktikak. Prestakuntza Euskaditik kanpoko eskola batean jaso bazenuen, eta praktikak Euskadin egin nahi badituzu, hemen dituzu astialdiko federazio-koordinakundeak:

Prestakuntza eskola Euskadin edo dagokion autonomia-erkidegoko gazteria-erakundeak aintzatetsita egotea.

Autonomia-erkidego bakoitzak bere lurraldean ematen diren diplomak ikastaroa arautzen eta ematen ditu, dagokion araudiari jarraiki. Diploma autonomia-erkidego bateko gazteria-erakundeak eman badu, ez dago Euskadin balidatu beharrik, Euskadin jarduteko izaera ofiziala du eta.

Euskadi Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza da begirale-diplomak ematen dizuena, Euskadin aintzatetsitako eskola batean prestakuntza gainditu eta gero.

Gazteaukera atariaren Aisialdi Heziketa atalean begiratzea gomendatzen dizugu. Han duzu informazio guztia.

Bai, praktikak haur eta gazteen astialdiko heziketa-jarduerekin lotuta badaude eta orientazioa emango dizun eta praktikak egiaztatuko dituen astialdiko zuzendari bat izendatzen bazaizu. Era berean, matrikulatuta zauden eskolarekin aldez aurretik adostu beharko da.