Aisialdiko jardueren komunikazioa
Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak 170/1985 Dekretuaren arabera arautzen dira (1985eko ekainaren 29ko 134. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua). Gainera, jardueren garapenean (COVID-19) Koronabirusari buruzko osasun-irizpideak eta araudi eta neurri orokorrak errespetatu beharko dira.
Erakunde antolatzaileek jarduera egiten den lurraldeari dagokion Foru Aldundian aurkeztu beharko dute jarduerari buruzko aurretiazko jakinarazpena:
- Araba. Telefonoa: 945 181 988, e-maila: ifj@araba.eus
- Bizkaia: Telefonoa: 944 067 400, e-maila: gaztedirulaguntzak@bizkaia.eus
- Gipuzkoa. Formulariorako sarbidea. Telefonoa: 943 112 111, e-maila: gipuzkoa@gipuzkoa.eus (ez erabili jarduerak adierazteko)
Jarduera lurralde bat baino gehiagotan egingo bada, orduan aurretiazko jakinarazpena Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan aurkeztu beharko da, gazteria-europa@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez.
Aurretiazko jakinarazpena dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko da:
- Jardueraren Aurretiazko Jakinarazpenaren Eredua
- Ostatu hartzeko erabiliko den lursailaren, instalazioaren edo eraikinaren jabearen edo administratzailearen baimena.
- Horretaz gain, lursaila erabiliz gero, udalaren edo administrazio-batzarraren aldeko txostena jardueraren kokapenaren baldintzei buruz eta lursailaren plano grafikoa kokapenaren ezaugarriak eta bertara heltzeko modua jasota dituena.
- Ibilaldirik egotekotan, zerrenda bat erantsi behar izango da ostatu-gauetako bakoitzerako datu hauekin: ostatu-gauetako bakoitzeko data, instalazio edo lursailaren izena, helbidea, herria, probintzia (lursaila erabiliz gero, udalaren txostena erantsi), jabea (erantsi baimena, erabiltze-kontratuaren kopia, erreserba edo kasu bakoitzean dagoena).
- Dekretuaren 2. artikuluan adierazten diren zuzendari eta begirale titulu edo diplomen kopia.
Gainera, jardueraren arduradunak honako agiri hauek eduki beharko ditu: jardueran parte hartuko duten pertsona guztien Gizarte Segurantzaren bidaietarako osasun-txartelak edo antzekoak, Erantzukizun Zibileko Aseguruaren poliza, indarrean, eta adingabekoen gurasoen baimen idatziak.