Aisialdiko begirale, aisialdiko zuzendari eta gizarte eta kultura sustatzailentzako diplomak
Aisialdirako begiralea
Baldintzak
- 18 urtetik gora izatea, edo, matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.
- Eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.
Trebakuntza-aldi teorikoa
- Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-jarduerak (60 ordu).
- Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).
- Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).
Trebakuntza-aldi praktikoa
Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (160 ordu).
Aisialdirako zuzendaria
Baldintzak
- 21 urte izatea, edo matrikulazio-urte barruan adin hori izatea ikastaroaren hasieran.
- Bigarren Heziketaldia edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea.
- Eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.
Trebakuntza-aldi teorikoa
- Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).
- Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).
- Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-proiektuen plangintza, antolaketa, kudeaketa eta ebaluazioa; modulu honek ondorengo prestakuntza-unitateak barne hartzen ditu:
- Haur eta gazteen aisialdiaren testuingurua gizarte-ingurunean kokatzea (50 ordu).
- Aisialdirako hezkuntza-proiektuen programazioa, gauzatzea eta hedapena (70 ordu).
- Aisialdiko begiraleen taldea koordinatu eta dinamizatzea (80 ordu).
Trebakuntza-aldi praktikoa
Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak zuzendu eta koordinatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (120 ordu).
Gizarte eta kultura sustatzailea
Baldintzak
- 21 urte izatea edo ikasturtean zehar betetzea, beti ere, praktikak egin aurretik.
- Goi-mailako Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo horren baliokidea, edo DBHko ikasketak bukatuak izatea. 25 urtetik gorakoek ez dituzte betekizun horiek bete behar.
- Boluntariotza-entitate bateko partaide aktiboa izatea.
Prestakuntza teorikoa
- Teoria arloan 75 ordu bete behar dira gutxienez. Ondorengo gaietan banatuta dago: Euskadiko gizarte, -politika, eskuduntza- eta erakunde-eremuak; suspertze soziokulturala; partehartze, elkargintza eta boluntarioen mugimendua.
- Teknika eta baliabideen arloa 125 ordutan banatuta dago. Bertan jorratzen diren gaiak hauek dira: soziologia; gizarte-psikologia eta talde-dinamika; entitate baten kudeaketa eta antolaketa; gizartean jarduteko egitasmoak planifikatu, gauzatu, sustatu eta baloratzea; gizarte-garapenerako teknikak.
Prestakuntza praktikoa
- Urrats hau boluntario gisa egingo da. Urratsa ondorengo moduan antolatuta dago: jarduketarako proiektua gauzatzea; proiektua gauzatzea; praktikak baloratzeko txostena egitea.
Eusko Jaurlaritzak luzatzen du Gizarte eta Kultura Sustatzailea diploma eta ikastaroak ofizialtasunez onartutako zentroetan ematen dira.