Aisialdirako hezitzaileak prestatzeko eskolen eta animazio soziokulturaleko eskolen ikastaroak.

aisialdi eskoletako ikastaroakBegirale, zuzendari eta dinamizatzaile izateko hainbat ikastaro antolatu dituzte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitako Astialdi Foroan parte hartzen duten astialdi-eskolek.

Aisialdi eta Animazio Soziokulturaleko Eskolak prestakuntza zentroak dira, bakoitzak bere hezkuntza proiektua eskaintzen duena, batak eta besteak duten ereduaren ikuspuntutik moldatuta. Horretarako, elkarte eta gizabanakoen beharretara egokitu eta erantzunik egokiena bilatzen dute, gero eta eskaera handiagoa duen prestakuntza berri honi begira, aldez aurretik esku-hartze komunitarioaren alorrean izango diren eskariak antolatuz. Ikastaroen antolatzaileak eskolak berak dira; Eusko Jaurlaritzak balidatu egiten ditu haiek emandako tituluak.

Eskola bakoitzean aurkituko duzu edukiari, matrikulazio-epeari eta abarri buruzko informazioa. Informa zaitez ikastaroen eskaintzairi buruz aisialdi eskoletan!

  • ikastaroakMonitore ikastaroa
    Ikastaro hau hezkuntza eginkizunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Helburu nagusia da pertsona horiek hezitzaile gisa prestatzea beren inguruan dituzten giza elementuak kontuan hartuta (neska-mutilak, gazte taldeak, familia, gizartea, arduradun-taldeak…).
    Horrekin batera, monitoreari halako jarraibideak eman nahi dizkiogu, bere jardunaren gaineko hausnarketa eta azterketa egin dezan, erreferentzia gune egoki baten ikuspuntutik.
  • Zuzendari ikastaroa
    Ikastaroa hau zuzenduta dago aisialdiko zentro bat zuzendu behar duten pertsonei, monitoreak koordinatu behar dituztenei edo aisialdiko zentroan ardura handiko eginkizunak dituztenei. Helburu nagusia pertsona horiek zeregin horietan gaitzea da, eta horretarako gogoeta eta hausnarketarako elementuak eskaini nahi dizkiegu, eta aurreneko urratsetan behar duten laguntza eskuratu. 

Animazio soziokulturaleko ikastaroa.   Informa zaitez ikastaroen eskaintzairi buruz animazio soziokulturaleko eskoletan!

Ikastaro monografikoak.  Ikastaro monografikoen helburua hezitzaile gisa planteatzen diren egoera berrien aurrean erantzun egokiak bilatzea da. 

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu