Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Argitalpen-data: 2014/11/11

#Auzospot lehiaketako spot garailea

Auzolandegien spot garailea

Leire Ugarte Mugarzaren “Auzolandegiak, esperientzia ahaztezina” da #auzospot lehiaketako lan garailea.
Eskerrik asko partaide guztioi.

Aurkeztu diren lanak ikus ditzakezue.

Lehiaketako oinarriak:

#Auzospot , Auzolandegien spot lehiaketa abian jarri dugu programa honetan partaide izan zareten edo aurten izango zareten gazte guztiontzat. Spot irabazlea 2015eko Auzolandegien kanpaina iragartzeko erabiliko dugu eta lanaren egileak bidaia zoragarri bat irabaziko du.

Auzolandegein spot lehiaketa

Lehiaketaren helburua: 2015eko Auzolandegiak programa iragartzeko spota egitea.

Gaia: Auzolandegiak programaren helbururen bat azaldu behar da: gazteen arteko elkarbizitza, borondatezko laguntza, komunitateari laguntza, elkartasuna, lankidetza…

Saria: #Auzospot Auzolandegien spot lehiaketako irabazleak, joan-etorriko hegazkin bidaia txartel bat irabaziko du Hego Amerikako *herrialde batera.
Spotaren ezaugarriak: Egileak spota nahi duen gailuarekin grabatu dezake (argazki kamera, bideokamera, mugikorra…), post-produkzioarekin edo gabe, baina kontutan izanik interneten erakusteko izango dela.

Lanen formatua: Avi, mov edo mp4 formatuetan bidali behar dira lanak.

Lanen iraupena: 20-50 segundo arteko lanak onartuko dira.

Leloa: Spotak lelo edo slogan bat izan behar du, programaren helburuekin bat datorrena.

Hizkuntza: Euskarazko, gaztelerazko zein mutuak diren lanak onartuko ditugu. Ez dira azpitituluak jarri behar.

Lan kopurua: Egile bakoitzak gehienez 3 lan bidali ditzake.

Nora bidali spotak: Bideoak emailez gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar dira. Ez ahaztu zure izen deiturak, NAN zenbakia, emaila eta telefonoa bidaltzea bideoarekin batera. Bideoaren pisua dela eta bidalketarekin arazorik bazenu, wetransfer, yousendit edo antzekoren batekin bidali dezakezu zure lana.

Lanak non egongo dira ikusgai: Lanak guk igoko ditugu Gazteaukerako Youtubeko kanalera, autoretza beti ere egilearena dela errespetatuz.
Musika eskubideak: Lizentzia libreko edo Creative Commons lizentziadun lizentziadun kantuak erabili beharko dira, gero bideoak Interneten erakutsi ahal izateko. Musika biltegi honetan kantu libreak eskuragai daude.

Spotak jasotzeko epea: 2014ko uztailaren 2tik urriaren 31ra arte jasoko ditugu spotak.

Bete beharreko baldintzak:

  • Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programan noizbait parte hartu izana.
  • 18 urte eta 30 urte artean izatea eta Euskadin erroldatuta egotea.
  • Lanek originalak izan behar dute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek,  testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
  • Irabazleak azpitituluak jarri beharko dizkio spotari.
  • Aurkezturiko lan guztiak Gazteaukerako kanal ezberdinetan publikatzeko. aukera egongo da, lehiaketaren sustapena bideratzeko.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.


    * Irabazleak 2015ean zehar erabiltzeko joan-etorriko  bidaia txartela irabaziko du. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta aukeratzeko herrien artean Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua,Paraguay, Peru,  edo Venezuela egongo dira besteak-beste.

Epaimahaikideen erabakia: Epaimahaikideek spot bat aukeratuko dute. Aukeraketa egiteko orduan, leloa, originaltasuna, freskotasuna, gaiarekin duen harremana kontutan izango dira. Irabazlea zein den azaroan emango da jakitera Gazteaukerako sare sozialen bidez.

Zalantzak argitzeko: Zalantzaren bat baldin baduzu lehiaketaren inguruan bidali iezaguzu posta elektroniko bat honako helbidera: gazteaukera@gmail.com .

Egin zaitez gure jarraitzaile  sare sozialetan: Gazteaukerako Facebooken eta Twitterren eta lehiaketaren berri emango dugu  #auzospot hastaga erabiliz.

Interesgarri gerta dakizuke

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana