Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/08/25

GEBen Dokumentazio Zentroko berriak: 2014ko uztaila-abuztua

VANDERHOVEN, Ellen, Tammy SCHELLENS eta Martín VALCKE. Sare sozialen arriskuen berri nerabeei ematea: Bigarren Hezkuntzan esku hartzeko proposamen bat. Comunicar, 43. zk., 22. liburukia,  123-132. orr.

Hainbat dira gizarte-sareetan eta segurtasunari begira nerabeek kontuan hartu beharreko arriskuak: edukiari dagozkionak (fidagarritasuna eta jarrerak), bat egiteari dagozkionak (ziberjazarpena, sexting-a) eta ekonomikoak (pribatutasuna). Horiei aurre egiteko eskolak prestakuntza eskaini ahal du. Ikerketa baten arabera prestakuntzak nerabeen jokabideetan eragiten du, hain zuzen aipatutako arrisku mota horietako lehenengo bietan. Jarreren aldaketan, ordea, ez ei du arrakastarik. Epe luzera begira esku-hartzeak horretan eragin nahi du. 

 

GARAIGARDOBIL, Maite eta Vanes Martínez-VALDERREY. Cyberprogram 2.0 programaren eragina biktimizazioa gutxitzeko eta nerabezaroan gizarte-gaitasunak hobetzeko. Revista de psicodidáctica, 2014, 19. liburukia, 2. zk., 289-305 orr.

Cyberprogram2.0 izeneko programaren ebaluazioa egin dute. Aurrez aurreko jazarpena zein birtuala aurreikusteko eta, behar denetan, esku hartzeko 19 jarduerak osatzen dute programa hori. Aldez aurretiko eta osteko ebaluazioa egin dute bi galdeketaren bitartez: Eskola esparruko Jazarpen eta Indarkeriari buruzko Galdeketa eta Jarrerei eta gizarte-estrategia kognitiboei buruzko Galdeketa. Emaitzek honako hau agertu dute: batetik, aurrez aurreko bullyng-ak eragiten duen biktimizazioa  gutxitu egiten da emakume zein gizonen artean; eta, bestetik, aldeko gizarte-jokabideak hobetzen dira, emakumetan gizonetan baino areago. Halako programak lanabes eraginkorrak dira eskola esparruko indarkeriaren prebentzioan. 

VITORIA-GASTEIZ. UDALA. SAILARTEKO LAN-TALDEA. Desabantailaren bidegurutzean dauden gazteak: gizarte-desabantailan daudenen egoeren azterketa eta arrisku-jokabideak Vitoria-Gasteizen.   Zerbitzuan,  55. zk.,  99-109. orr.

Vitoria-Gasteizko gazteetako hainbat gizarte-desabantailan bizi dira. Artikulu honek aztergai du desabantaila zein egoeratan gertatzen den eta zein faktorek eragiten duten, gazteak arrisku-jokabidetan jardutera bultzatzen dituztenak hain zuzen. 2013-2015 aldirako III. Gazte Planaren diseinurako lanabesa izan da ikerketa hau. Aztertutako alorrak hauexek izan dira: hezkuntza, osasuna, justizia, lan-harremanak eta familia-harremanak. Horietan guztietan zenbait neurri hartzeko proposamena egiten dute egileek. 

 

 

Jarrai gaitzazue gizarte- sareetan!

    

 

Euskadi, auzolana