Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  • Instagram

Argitalpen-data: 2015/07/30

Boisetik zuzenean euskal Jaialdiaren berri ematen Gazteaukera blogean

Naroa y Mikel Jailadian barneratu dira eta berri-emaile lanak egin dituzte zuzenean Boisetik. 

Agur esan diote 2015eko Boiseko Jaialdiari. Beraien bidaia amaitzeko Idahoko hirian astebetez bizitakoaren laburpen irudi eder hauek bidali dizkigute. Bye Bye Boise!

Oihartzuna komunikabideetan

RadioIrratiak

  • Euskadi Irratia, Amarauna programa, maiatzak 10
  • Bizkaia Irratia, maiatzak 13
  • Radio Euskadi, Más que palabras programa, maiatzak 22
  • Gaztea, Dida programa, maiatzak 29
  • Gaztea, Dida programa, ekainak 3
  • Gaztea, Dida programa, uztailak 23
  • Euskadi Irratia, Mezularia programa, uztailak 9
  • Euskadi Irratia, Amarauna programa, uztailak 11
  • Onda vasca, Hoy por hoy programa, uztailak 7
  • Bizkaia Irratia, uztailak 21
  • Gaztea, Dida programa, uztailak 30
  • Info7 uztailak 30
  • Bizkaia Irratia, uztailak 31

InternetInternet

Jaialdi 2015aren berriak jarraitzeko aukerak:

GOazen Boisera Lehiaketa - Naroa eta Mikel

Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien GazteBizHitza atariak antolaturiko GOazen Boisera lehiaketan saridun izan dira.

Gaztteaukera blogean elkarrizketa egin diegu. Hona hemen aurkeztu dituzten idazlanak: 


Mila esker GOzen Boisera! lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko ditugu.

GOazen Boisera Lehiaketa - Eskerrik asko

Lehiaketa

Zatoz Estatu Batuetako euskal diasporaren Jaialdira uda honetan.

Estatu Batuetako euskal diaspora ezagutu nahi zenuke uda honetan? Zer dakizu jatorri euskalduna duten gazteen inguruan? Eta Jaialdi deritzon Euskal jaiari buruz? Komunikatzaile trebea zara eta prest zeundeke astebetez blogari lanetan aritzeko Boisen (Idaho) gastuak ordaindurik?

GOazen Boisera lehiaketak Boiseko Jaialdia ezagutu eta bertan gertatzen denaren berri emateko prest dauden bi gazte bilatzen ditu. Gazteen eginkizuna Gazteaukera blogean euskal jai honen berri ematea izango da, batez ere euskaldun jatorriko amerikar gazteen ikuspuntua nabarmenduz.

Interesa duzu eta joateko prest zaude? Ba irakurri ondo jarraibideak.

Zer da Jaialdi ekimena eta noiz ospatzen da?

Bost urterik behin Boisen (Idaho) Jaialdi deituriko euskal jai handia ospatzen da. Bertan biltzen dira Euskal etxe ezberdinetatik eta munduko bazter ugaritatik etorririko bisitariak. Hartara, 6 egunez euskal giroa nagusitzen da Boiseko kaleetan; bertso saioak, dantzariak, herri kirolak, kontzertuak etb ospatuz.

Aurten egingo da Jaialdi festa Boisen, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra eta GazteBizhitza orientazio eta aholkularitza  atariak lehiaketa bat jarri du abian 2 gazte bertara bidaltzeko. Gazteen eginkizuna bertako berriemale lanetan aritzea izango da, blogari gisa.

Zein da saria?

  • Astebeteko bidaia Estatu Batuetako Boise hirira, Jaialdi festa ezagutzeko (uztailaren 28tik-abuztuaren 3ra)
  • Joan etorriko hegazkina, ostatua, bidaiak eta otorduetako gastuak ordaindurik.

  • Bidaia asegurua.

  • Boiseko Euskal Etxeko arduradunekin harremana

Ekimenaren sustatzailea

GazteBizHitza, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako zerbitzua da. GazteBizHitza atariak Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen ditu gazteentzat. Bertan publikatuta dauden testuak eta bideotutorialak lagungarri izan dakizkizuke zure bizi proiektua garatzeko eta baita lehiaketa honetan parte hartzeko ere.

Eginkizunak

- Lehiaketan saridun suertatzen diren 2 gazteek, Boiseko Jaialdi festaren berriemale izango dira.

- Beraien eginkizunen artean: Gazteaukerako blogerako bidaiaren kronika egitea, elkarrizketak egitea, argazkiak egitea, bideoak grabatzea, etb.

-Egitasmoaren zabalpena egiten ere lagunduko dute kanal ezberdinetan (sare sozialetan eta komunikabideetan).

Zer egin behar dut parte hartu nahi badut?

GOazen Boisera Lehiaketa blogari gazteentzat Parte hartzaileak aukeratze aldera, komunikatzeko duzun trebezia eta interesa ezagutu nahi ditugu eta horretarako gai ezberdinak proposatzen dizkizugu. Azpian dituzun gaiak kontutan hartuz idazlan bat (kronika, erreportajea edo fikzioa) edo bideo bat bidali behar diguzu.

Aukeratu gai hauetako bat: Gazteak eta Ikasketak, Gazteak eta Lana, Gazteak eta Etxebizitza, edo aurreko hiruren edozein konbinaketa (adib: Gazteak+Ikasketak+Lana).

Lan motak

3 aukera dituzu lanak egin eta guri bidaltzeko, aukeratu bat:

  • 1. Testu bat (euskaraz eta gaztelaniaz, bai bi hizkuntzatan testu bera), Word edo PDF formatuetan. Idazlanaren generoa: kronika, erreportajea edo fikzioa.
  • 2. Bideo bat, 2 eta 5 minutu artekoa eta gehienez 25 MBtakoa, avi, mov edo mp4 formatuetan.
  • 3. Testua eta bideoa

Testuak euskaraz (orri bat edo bi) eta gaztelaniaz (orri bat edo bi) bidali behar dira (testu bera bi hizkuntzatan idatzita), aukeratutako bi pertsonek blogeko postak bi hizkuntzatan idatzi beharko baitituzte.

Bideoek ahal den neurrian ( hizketaldirik balego) elebitan egon behar dute (ez da azpititulurik jarri behar). Musika erabiltzekotan kontutan izan lizentzia libreak edo Creative Commons lizentziadun kantuak erabili beharko direla, gero bideoak Interneten erakutsi ahal izateko. Musika biltegi honetan kantu libreak eskuragai daude.

Lanaz gain parte hartzeko fitxa bete eta bidali behar duzu.

Epea

Lanak maiatzaren 5etik ekainaren 4ra jasoko ditugu, bi egunak barne.  

Lanak nora eta nola bidali behar ditut?

Idazlanak bidaltzeko pausoak

Bideoak bidaltzeko pausoak

Baldintzak:

  • 18 eta 30 urte arte izatea uztailaren 28a baino lehen.
  • Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuak egotea.
  • Lanak originalak izan behar dira.
  • Lehiaketako partaidetza banakakoa da (ezin da binaka parte hartu)
  • Euskaraz eta gazteleraz maila ona izatea, bai idatziz bai ahoz. Ingelesaren ezagutza komunikatzeko (ez da titulurik eskatuko).
  • Aurkezturiko lan guztiak Gazteaukerako kanal ezberdinetan publikatzeko aukera egongo da, lehiaketaren sustapena bideratzeko.
  • Aukeratutako 2 gazteek ekimen honetan burutako lanak GOazen Boisera egitasmoan (argazkiak, bideoak eta testuak) Gazteaukera eta GazteBizHitzaren ondare izango dira, lanen autoretza beti ere errespetatuz. 
  • GazteBizHitza buletinean harpidetza egitea.


Epaimahaikideen erabakia

  • Originaltasuna, proposaturiko gaiarekin duen lotura eta komunikatzeko trebetasuna
  • Epaimahaikideek 2 pertsona aurreaukeratuko dituzte.
  • Ekainean zehar publikatuko ditugu behin betiko 2 bidaiarien izenak Gazteaukerako sare sozialetan (Facebook, Twitter) emango dugu irabazleen berri.

Zalantzak argitzeko:

Zalantzaren bat baldin baduzu lehiaketaren inguruan bidali iezaguzu posta elektroniko bat honako helbidera: gazteaukera@gmail.com

 

© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana