Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/08/17

Artikulu nabarmenak: 'Sexting-a', 'sare sozialak: motibazio iturria', 'Kirola lagungarria zailtasun sozialak gainditzeko'

Revista Española de Medicina LegalAGUSTINA, José Ramón eta Irene MONTIEL. Sexting en adolescentes: nuevos retos médico-legales. Revista Española de Medicina Legal: publicación oficial de la Asociación Nacional de Médicos Forenses, 2017 43(1), 43-44. ISSN 2173-917X 

Irudiak edo argazki esplizituki sexualak bidaltzea, jasotzea eta beste pertsona batzuei berriz bidaltzea baliabide elektronikoen bidez: horixe da sexting-a. Bi mailatakoa izan daiteke: lehen mailakoa (irudiak produkzitu) eta bigarren mailakoa (irudiak eskuratu, eduki eta zabaldu). Fenomeno globala da, baina zehaztu gabe daude haren mugak, ez baitago behar beste azterketa trinkorik hari buruz. Ikertzaile batzuek jokabide horiek normalak direla azpimarratzen duten arren, bikotean dagoen biolentziaren adierazleak ere izan daitezke. Nerabeen arteko sexting-a nolabait lotuta dago drogak kontsumitzeko arriskuarekin edo babesik gabeko harreman sexual goiztiarrekin, bai eta suizidatzeko asmo edo saiakerekin, depresioarekin edo itxaropen-faltarekin ere. Kontua da ez dakigula ea horiek guztiak sexting-aren arrisku-faktoreak diren edo haren ondorioak, eta hura mugatzeko aurretik zegoen kalteberatasuna ebaluatu behar da. Arrisku-jokabideak izaten ausartzen diren adingabeengan eta helduengan eragiten du. Ez dago hari buruz behar beste daturik maila klinikoan, ezta auzitegi-medikuntzaren mailan, maila polizialean eta judizialean ere.

International Journal of Technology and Educational InnovationDANS ÁLVAREZ SOTOMAYOR, Isabel eta Pablo Cesar MUÑOZ CARRIL. Las redes sociales como motivación para el aprendizaje: opinión de los adolescentes. Innoeduca. International Journal of Technology and Educational Innovation. Malaga: Universidad de Málaga, Grupo de Investigación Innoeduca, junio 2016, 2(1), 20-28. ISSN 2444-2925 

Irakasleentzat eta ikasleentzat dira lagungarriak sare sozialak, kanpoko zein barruko motibazio-iturria baitira. Beren modus operandi-a aldatu behar dute irakasleek, eta community manager bilakatu. Ikasleek errentagarritzat jotzen dituzte sare sozialak, ikuspuntu hezigarritik, baina, hala ere, aisialdia da haien funtsezko eginkizuna. Sare sozialek erakarrita eta aldi berean aztoratuta sentitzen dira. Heziketa-diseinua eta programazioa behar dira sareok erabiltzeko, baita trebakuntza ere. A Coruñako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako nerabeen iritzia jaso duen ikerketa batek azaltzen duenez, tresna birtualek liluratuta sentitzen dira ikasleak; neskak mutilak baino liluratuago, antza.

Educació social. Revista de’intervenció socioeducativaFERNÁNDEZ SIMO, Deibe eta Xosé Manuel CID. Las actividades deportivas en la estrategia educativa con la juventud en dificultad social. Educació social. Revista de’intervenció socioeducativa. Barcelona: Fundació Pere-Tarrés-Escola de l’Esplai 2017, 141-145. ISSN 2339-6954 

Kirola lagungarria dugu zenbait gauzatarako, hala nola kontu pedagogikoak lantzeko, zailtasun sozialak gainditzeko, ikasketen emaitzak hobetzeko, autonomiaren eta ahaleginaren lan hezigarria errazteko eta bizitzarako konpetentzietan trebatzeko. Gazte baztertuei laguntzeko sarean agertu behar du, haurrak eta nerabeak artatzeko sistema oso ahula delako. Zaintzapeko askatasunezko neurrietan oso ohikoa da kirol-jarduerekin lotutako helburu hezigarriak egotea; jarduera horiek harreman sozialak errazten baitituzte, nahiz eta batzuetan kostu ekonomiko handia dakarten. Inportantea da kirol-jardueretan parte hartzea sustatzeko banakako proiektu hezigarriak garatzea, aukera hori ez baitago orokortuta adingabeak babesteko sistemaren barruan, ezta handik kanpo ere. Dena den, aukera hori garatzeko zailtasunak daude, Administrazioak ez duelako behar beste baliabiderik jartzen kolektibo horrentzat.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

GEBren logoa

Euskadi, auzolana