Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

2018an, 15 eta 29 urte bitarteko 1278 emakumek indarkeria matxista salatu zuten Segurtasun Sailaren arabera

GEBren logoaAzaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu Emakundek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako datuak. Datuok emakumeen kontrako indarkeriaren ingurukoak dira.

Datuek adierazten dute EAEko poliziak ofizialki jasotakoak indarkeria matxista zenbat emakumek salatzen duten. 2018an Euskadin 4244 emakumek beraien kontrako indarkeria matxista salatu zuten. Haien artean, 1278 gazteak ziren, 15 eta 29 urte bitartekoak hain zuzen ere.

Erregistro honen arabera, 2018an indarkeria matxista salatu zuten 15 eta 29 urte bitarteko emakume gazteen kopuruak baliorik altuena izan du.

Indarkeria matxista salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera

Bai emakume gazteen bai 30 urte baino gehiago dutenen artean ere, ohikoena den indarkeria matxista bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa da. 2018an horrelako indarkeria matxista 908 emakumek salatu zuten. Datu hori adin-taldeen arabera aztertuz gero honakoa ikus dezakegu: 15 eta 19 urte bitarteko 159 emakumek salatu zuten, 20 eta 24 urte bitarteko 337k; azkenik, 25 eta 29 urte bitarteko 412k.

Bikoteak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera

Senide batek, hau da, familiako batek (bikotekideak edo bikotekide ohiak izan ezik) eragindako indarkeria matxista 15 eta 29 urte bitarteko 184 emakumek salatu zuten 2018an. 30 urte edo gehiago dituztenen artean, 686k salatu zuten.

Senide batek (bikotekidea edo bikotekide ohia izan ezik) eragindako indarkeria salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera

Sexu-askatasunaren aurkako delituetan emakume gazteen eta 30 urte edo gehiagokoen arteko datuak gerturatu egiten dira. Gazteen artean 186 emakumek askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten (15 eta 19 urte bitarteko, 100; 20 eta 24 urte bitarteko 51 eta 25 eta 29 urte bitarteko 35). 30 urte edo gehiago dituzten emakumeen artean 199k askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten 2018an.

Sexu-askatasunaren aurkako delituak salatu dituzten emakumeen bilakaera, adin-taldeen arabera

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen tasek (adin-talde bereko 1000 emakumeko kalkulatuak) ezberdintasun nabariak agertzen dituzte emakume gazteen eta 30 urtetik gorakoen artean (‰ 9,1 eta ‰ 3,6 hurrenez hurren). Emakume gazteen artean tasa handiagoa izateak ez du esan nahi indarkeria matxista gehiago jasaten dutenik, baizik eta indarkeriari tolerantzia txikiagoa diotela, hau da, emakume gazteak ahaldunduago daudela.

Emakumeen aurkako indarkeriaren tasa globalaren bilakaera, adin taldeen arabera

Gazteekin eztabaida eta hausnarketa prozesu hauek sortu eta helerazi nahi horrretan jaio zen 2009an Beldur Barik (leiho berri batean irekitzen da) programa, BERDINSAREA izeneko sarearen barruan. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.

Beldur Barik da EAEko instituzioek indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa, elkarlanean bultzatuta eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea, jendarte eraldaketan laguntzeko eta berdintasun-gizarterako bidean aurrera egiteko. 2019an hamar urte betetzen ditu eta hori ospatzeko Topaketa antolatu du Bilbon.

Topaketa lehiaketako saridunak ezagutzeko espazioa izateaz gain, bere helburua ere bada indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan ekimen, talde eta pertsonak hurreratzea, baita, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko erabiltzen dituzten diskurtso eta jardunbideak balioesteko gunea izatea ere.

Beldur Barik

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Euskadi, auzolana