Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasak zertxobait behera egin du 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Argitalpen-data: 

2019ko hirugarren hiruhilekoan Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 17,1ekoa da.

Zifra hori Euskadiko 16 urte eta gehiagoko biztanleria orokorrari dagokiona (% 9,2 hirugarren hiruhileko honetan) baino altuagoa da.

Zer adierazten du langabezia-tasak?

Enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren pertsona aktiboen, hau da, lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsonen ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

Zelako bilakaera izan du langabezia-tasak 2019ko lehen hiruhilekoetan?

Euskadiko 15 eta 29 urte bitartean pertsonen langabezia-tasak hazkunde jarraitua esperimentatu zuen 2019ko lehen hiruhilekora arte (% 17,7) 2018ko bigarren hiruhilekotik (% 14,9). Azken, bi hiruhilekoetan, ordea, langabezia-tasak gaurko % 17,1era arte egin du behera.

Gazteen eta biztanleria osoaren hiruhilekoko langabezia-tasek azken hiru urteotan izandako bilakaera (%)

Badago alderik lurralde historikoen artean?

Langabezia-tasarik altuena Arabako gazteek jasaten dute; lurralde historiko honetan % 22,5ekoa baita 2019ko hirugarren hiruhilekoan, Bizkaiako gazteena % 17,1ekoa izanik eta Gipuzkoako gazteena % 14,7koa delarik.

Lurralde historiko bakoitzaren langabezia-tasari dagokionez, Euskadiko tasaren beherakada bereziki Bizkaian gertatutakoagatik azaltzen dela ikus dezakegu.

16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasak 2019an izandako bilakaera, lurralde historikoaren arabera (%)

Nondik datoz datu hauek?

Aurkeztutako datuak Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak dira, 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak, hain zuzen ere. BJA Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko gazteen datuak helarazten dizkio, azken honek gazteen egoera aztertu ahal izateko.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

Euskadi, auzolana