Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketa dela eta

Argitalpen-data: 

Ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, gazteek klima aldaketari buruz dituzten iritziak aurkeztera dator Gazteen Euskal Behatokia.

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketa dela eta (kezka dezente, handia edo izugarria dutela adierazi dute). Gai honi buruz kezkatuta azaltzen diren gazteen portzentajea Euskadiko biztanleriaren batez bestekoaren gainetik dago (% 83).

Gazteen % 72k uste dute klima aldaketa, batez ere, gizakion jardueragatik sortzen dela. Beste % 25ek uste dute neurri batean prozesu naturalengatik datorrela baina baita gizakion jardueragatik ere, eta bakarrik % 1ek dio nagusiki prozesu naturalengatik sortzen dela. Klima aldaketa gizakion jarduerak dakarrela uste dutenen proportzioa handiagoa da gazteen artean biztanleria osoan baino (% 63).

Klima aldaketaren sorburu nagusia, Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen iritziz (%)

Gazteen % 93ren ustez, klima aldaketaren kontra borrokatzeko pertsona bakoitzak bere energia-kontsumoa murriztu beharko luke. Eta gizarte osoa iritzi horretakoa bada ere, ideia horrekiko adostasuna handiagoa da adinean behera egin ahala: 65 urtetik gorakoen % 81 ados daude, 46 eta 64 urte bitartekoen % 87 ados ageri dira, 30 eta 45 urte bitartekoen % 90 daude ados eta 30 urtetik beherakoen artean % 93.

Gainera, gazte gehienak guztiz ados daude klima aldaketaren kontra borrokatzeko bi neurri hauekin: energia berriztagarriak gehiago garatzea (% 83) eta garraio publikoa gehiago sustatzea (% 63). Bi neurri horiek 2019ko Ingurumenaren Munduko Egunaren gai nagusiarekin lotuta daude: airearen kutsaduraren kontrako borroka, hain zuzen ere.

Ideia horiekin guztiz ados daudenen portzentajea handiagoa da gazteen artean biztanleria osoaren batez bestekoa baino.

Klima aldaketaren kontra borrokatzeko aurkeztutako neurriekin guztiz ados dagoen biztanleria (%)

Datu hauek Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2017ko urrian egin zuen “Klima aldaketa eta energia (leiho berri batean irekitzen da)” izeneko txostenatik datoz.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana