Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak 'Aurrera Begira: Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak' izeneko ikerketaren seigarren edizioa aurkezten du

Argitalpen-data: 

Lanarekin lotutako adierazleek nabarmen egin dute hobera azken urteotan

Aurrera Begira: Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira izeneko ikerketaren seigarren edizioa, 2018 urteari dagokiona, aurkeztu du.

Ikerketa hau Gazteen Euskal Behatokiak burutzen du urtero 2013tik helburu bikoitzarekin: alde batetik, Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina jakitea eta, bestetik, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak ezagutzea.

Horretarako Euskadiko gazteriaren lagin adierazgarri bati inkesta bat egiten zaio telefonoz. Lagina 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek osatzen dute.

Ikerketaren emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira. Adierazle horiek lan egoera eta emantzipazio-egoera aztertzen dute batez ere eta haien bilakaera oso positiboa izan da, oro har.

Nabarmentzen dira, batez ere, lanarekin lotutako adierazleen emaitzak.

Lana galtzeko edo lan-baldintzak okertzeko arriskuak bi puntutako jaitsiera izan du iaztik hona. 2013tik (lehenengo neurketa egin zenean) 2018ra adierazle honek 27 puntutako jaitsiera izan du. 2018an lanean dabiltzan gazteen % 23k uste dute litekeena dela lana galtzea urtebeteko epean eta beste % 7k uste dute litekeena dela lan-baldintzek okerrera egitea, nahiz eta lana ez galdu.

Langabezian daudenen artean lana aurkitzeko aurreikustea lau puntutan hazi da azken urtean eta 2013an hasitako seriearen altuena da oraingoa; gazte langabeen % 82k uste baitute lana aurkituko dutela urtebeteko epean.

Ikasleen artean gora egin du beren prestakuntzari lotutako lana izatearen aurreikuspena. Igoera hori etengabea izan da 2013tik hona eta 2018an ikasleen % 76k uste dute litekeena dela ikasketak amaitutakoan ikasiarekin lotutako lana aurkitzea (2013an % 46koa zen portzentaje hau).

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lanarekiko aurreikuspenen bilakaera

Jaisten jarraitzen du derrigorrez emigratu beharra aurreikusteak. Hamar gaztetik batek baino gutxiagok uste du derrigorrez atzerrira joan beharko duela.

2018an Euskadiko gazteen % 8k uste dute atzerrira lan egitera joan beharko dutela nahiz eta ideia hori gustukoa ez izan. Derrigorrez emigratu beharra aurreikusten dutenak puntu bat gutxitu dira azken urtean eta 2013tik hona zortzi puntutako jaitsiera izan du adierazleak (2013an % 16k uste zuten derrigorrez emigratu beharko zutela).

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen derrigorrez emigratu beharra aurreikuspenaren bilakaera

Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean txosten osoa (pdf, 539 kb) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta daiteke eta bertan urtez urteko bilakaera eta sexuaren, adin-taldearen eta lurralde historikoaren araberako aldeak ikusi.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Euskadi, auzolana