Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak:indarkeria sexualak gaueko aisialdiaren eta drogen kontsumoaren testuinguruan; Espainiako herri abestietan nola tratatzen den genero indarkeria; ziberkontrolaren aurrean heziketa

Observatorio noctámbul@s BURGOS GARCÍA, A., 2018. Observatorio noctámbul@s - Observatorio sobre la relación entre el consumo de drogas y las violencias sexuales en contextos de ocio nocturno. 2018. S.l.: s.n. https://www.drogasgenero.info/wp-content/uploads/5InformeNoctambulas_2017-18.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

Gaueko aisialdiaren eta drogen kontsumoaren testuinguruko indarkeria sexualen bosgarren txosten honek 2017-2018 ikasturteko lanen ondorioak biltzen ditu; festa-giroarekin eta substantzien kontsumoarekin lotutako diskurtsoak eta dinamikak disekzionatzen ditu berriz, genero begirada batetik eta oinarri feminista epistemologikotik. Helburua da prebentzioaren eta esku-hartzearen eremuetan klabe berriak eskaintzea, eta zaharrak indartu edo birpentsatzea.


 

Convergencia

HORMIGOS-RUIZ, J., GÓMEZ-ESCARDA, M. y PERELLÓ-OLIVER, S., 2018. Música y violencia de género en España. Estudio comparado por estilos musicales. Convergencia, vol. 25, no. 76, pp. 75-98. ISSN 1405-1435. DOI 10.29101/crcs. v25i76.4291. http://www.scielo.org.mx/pdf/conver/v25n76/2448-5799-conver-25-76-00075.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

Lan honen helburua da arazo hau Espainiako herri musikako abestietan nola tratatzen den ikertzea, musika estilo desberdinen eta horiek egiten duten genero indarkeriaren deskribapenaren arteko erlazioa ezarriz. Horretarako, metodologia kuantitatibo bat garatzea aukeratu da, eta azken lau hamarkadetako gai horri buruzko 210 abestiko lagin baten edukia aztertu da. Ikerlan honen asmoa da herri musikako abestiak komunikazio tresna ezin hobea izan daitezkeela agerian jartzea, gizartea genero indarkeriaren arazoaren garrantziaz kontzientziatzeko.

 

Internet Segura for Kids

INTERNET SEGURA FOR KIDS, 2019. Educar frente al cibercontrol adolescente. Internet Segura for Kids. https://www.is4k.es/blog/educar-frente-al-cibercontrol-adolescente (leiho berri batean irekitzen da).

Teknologia berriek gure komunikatzeko era aldatu dute, bai lagunartean zein familian. Orain, bikotekideen arteko komunikazioa ezberdina da, eta horrek helduei eta gazteenei eragiten die, azken horiek ere hartu-eman afektiboak baitituzte; lineako komunikazioa harreman zati ezinbestekoa da. Inguru birtual hauek, batzuetan, ziberkontrol izenez ezagutzen diren jokabide negatiboak ezkutatzen dituzte, eta artikulu honetan ideia batzuk eskaintzen ditugu, gazteei jokabide horiek antzematen eta eragozten laguntzeko.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana