Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak:pentsatu al duzu zertan izan zaitezkeen gaur egungo robotak baino hobea?; ezkongai-harremanak, mendekotasun emozionala eta indarkeria; sumisio kimikoa

Hik hasiTXAPARTEGI, Ekai. Filosofo izan nahi dut handitzean. Hik hasi, 239, 30-31. Xangorin Koop, 2019ko ekaina. ISSN 1135-4690

Iritsiko da eguna robotek gizakiak ordezkatuko dituztena? Erabaki al duzu zer ikasi behar duzun? Oinazea sortzen diegu nerabeei behin eta berriro galdera hori bera eginez, baina funtsezko galdera beste bat da gaur egun, etorkizun ekonomiko duin samarra bermatuko dien erabaki bat hartzea bada helburua: Pentsatu al duzu zertan izan zaitezkeen gaur egungo robotak baino hobea?

Revista Iberoamericana de Psicología y Salud

MARTIN, Beatriz eta VILLA MORAL, María de la. Relación entre dependencia emocional y maltrato psicológico en forma de victimización y agresión en jóvenes (leiho berri batean irekitzen da). Revista Iberoamericana de Psicología y Salud, 10. liburukia, 2. alea, 75-89. Consejo General de la Psicología, 2019. ISSN 2171-2069

Aurrekariak: literatura espezializatuan, askotan aztertu da ezkongai-harremanetan zer-nolako lotura duen mendekotasun emozionalak indarkeriarekin, baina oso gutxitan aztertu da zer harreman duen tratu txar psikologikoekin. Lan honen helburua da mendekotasun emozionalaren eta tratu txar psikologikoen arteko harremana aztertzea, biktimizazio eta eraso gisa. Metodoa: lagina Espainiako biztanleria orokorreko 396 nerabek eta gaztek osatzen dute, 15 eta 30 urte bitartekoek (B = 19,36; DT = 2,60). Mendekotasun emozionala Pertsona Arteko Harremanen eta Mendekotasun Sentimentalen Inbentarioaren (IRIDS-100) bidez ebaluatu zen, eta biktimizazioa edo eraso psikologikoa Biktima-Erasotzaile Ezkongaien arteko Indarkeria Galdetegiaren bidez (CUVINO-VA). Emaitzak: psikologikoki biktimizatutako gazteek eta halako indarkeria motetako erasotzaileek batezbesteko altuagoak izaten dituzte mendekotasun emozionalari dagokionez. Mendekotasun emozionalak ez du zerikusirik generoarekin, adinarekin edo ikasketa-mailarekin; aldiz, tratu txar psikologikoek lotura dute adinarekin eta ikasketa-mailarekin. Ondorioak: lotura dago mendekotasun emozionalaren eta tratu txar psikologikoen artean, eta autoengainuaren makrofaktorea da lotura hori ondoen azaltzen duena. Beharrezkoa da hezkuntza afektibo hobea ematea eta mendekotasun emozionalari buruzko ikerketak sustatzea, kontuan hartuta zer-nolako garrantzia duen ezkongai-harremanetako indarkerian.

Cuadernos de medicina forense

LOPEZ HIDALGO, E. Sumisión química: Guía informativa para adolescentes y jóvenes (leiho berri batean irekitzen da). Cuadernos de medicina forense, 24. lib., 1-2. zk., 23-26. ISSN 1135-7606

Sumisio kimikoa da pertsona bati substantzia kimikoak ematea, bere baimenik gabe eta berak jakin gabe, delitu bat egiteko asmoz. Azken hamarkadetan, fenomeno honek nabarmen egin du gora, eta garrantzi handia hartu du gizartean. Sexu-askatasunaren kontrako delituak dira ohikoenak. Gehienetan, biktimak emakumezkoak izaten dira, eta gazteenak dira kalteberenak. Hori dela eta, beharrezkoa da gazteei informazio argia eta egiazkoa ematea, jakin dezaten fenomeno hau zertan datzan, zer substantzia erabil daitezkeen, zein diren sintoma nagusiak, zer egin dezaketen egoera horiek saihesteko eta zer egin behar duten halako delituen berri izanez gero edo biktima izanez gero.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

Euskadi, auzolana