Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

'Intersexualitatea gizaki guztien ezaugarria da'

Argitalpen-data: 

Emaizeko kideakElkarrizketa “Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena” kurtsoko formatzaileei, Ana Ramírez de Ocáriz Sorolla eta Jakinde Carballo Alonso. EMAIZE Sexologia Zentroa 

  • Zein helburu planteatzen dituzue ikastaro honen bitartez?

Askotan, gazteekin lan egiten dutenek, bai hezkuntza formalean bai ez-formalean, zailtasunak edo arazoak sortzen direnean soilik beraien sexualitateak artatzeaz arduratzen dira; esaterako, luma duen mutil bati eraso egiten diotenean, institutuan jazarpena jasaten duten neska bikote bati, zakila duen neskato berri bat dagoenean eta ez dakite gaia naturaltasunez nola jorratu...

Prestakuntza honen bidez aniztasun sexuala abiapuntutzat hartu nahi dugu, ez arazo-iturrigisa, baizik eta, haren lantzeari esker, pertsonen arteko bizikidetza sinergikoan lagunduko duen balio gisa. Horrela, zeharka, epe luzera aipatu ditugun alarma egoerak saihestuko ditugu. Gizarte errespetagarriagoa eta desberdintasuna baloratuko duena lortzen badugu rollo txar horiek saihesten ere lagunduko dugu.

Horrela, bada, gure helburua bikoitza da: alde batetik, abusu- edo jazarpen-egoera puntualei aurre egiteko tresnak partekatzea, eta, bestetik, komunitate orokorra ikusarazten eta sentsibilizatzen duten, gazte-eragileak gaitzen dituzten eta zaurgarritasun-egoeran egon daitezkeen gazteak ahalduntzen dituzten ekintzak edo programak pentsatzea.

  • Nola ulertzen duzue zuek aniztasun sexuala?

Etimologikoki “sexu” hitza “bereiziarekin” erlazionatuta dago. Horrela, korronte sexologiko sustantibotik norberak bere prozesu biografiko errepikaezinan zehar emakume eta gizon bilakatzen joaten den modua bezala ulertzen dugu, non nahitaez bi sexuen ezaugarriak bateratuko diren (hau da, intersexualitatea gizaki guztien ezaugarria da; beraz, ez dauka konnotazio patologizanterik).

Hau da, emakume izateko eta gizon izateko emakume eta gizon garen beste modu daude, bakoitza bere ñabardura eta berezitasunekin. Identitate sexualari buruz hitz egiten badugu, nahiz eta gehienok bi identitateekin identifikatuta egon (emakumezko eta gizonezko), gutako bakoitzak, izaki sexudun bezala, era batera edo bestera, bere emakume edo gizon izateko era bakarra izango duela esan dezakegu. Horregatik daude bulba daukaten mutilak eta zakila daukaten neskak, baita emakume edo gizon gisa identifikatzeko beharrik sentitzen ez duten pertsonak ere. Honekin esan nahi dugu identitate sexuala ez dagoela ez genitaletan ezta jaiotzean esleitu diguten sexuan. Ezta nola hezi gaituztenean. Identitatea ez baita ikasten ezta aukeratzen.

"Arauz kanpoko genero-jokabideak" deiturikoei dagokienez, gauza bera esaten dugu: subjektu sexuatu gisa adierazteko hainbat modu daude. Batzuei eta besteei genero-rol estereotipatuak esleitzen bazaizkie ere (neskei gozotasuna eta mutilei gogortasuna, esaterako), errealitateak estereotipo horiek erabat kontraesaten ditu.

Eta antzeko zerbait esan dezakegu desiraren orientazioaz: estatistikoki beste sexuko pertsonenganako desioa neurri handiagoan ematen bada ere, lan egiten dugun neska-mutilek ere sexu bereko pertsonak desiratu, erakarrita, sentitu edo maitemindu daitezke.

Eta hau da errealitatea: subjektu sexuatu bakoitza biografikoki eraikitzen joaten da, mutila eta neska den bezala, berea den gorputz sexuatu batetik. Izan ere, bakoitzak bere burua ezagutzea, errespetatzea, onartzea, zaintzea eta maitatzea da garrantzitsuena. Eta hori bera bizi den gainerako pertsonekin egin dezala. 

  • Zeintzuk uste duzue direla aniztasuna lantzeko hezkuntza-gakoak? 

Lehenago esan dugun moduan, gure ikuspuntutik aniztasuna balore moduan ulertzea garrantzitsua da. Horretarako ikastetxe edo gaztegune batek ezarri dezakeen proiektuekin soilik ez dugula bakarrik hezten kontuan hartu behar dugu, gure jarrera eta baloreekin ere hezten dugu: homosexualitatea heterosexualitatearen maila berean ulertzen dut?, mutil arrosa"mutil gutxiago" dela uste dut?, neska izateko bulba edukitzeari beharrezkoa dela deritzot?, bikote gay baten seme-alabak bikote hetero batenak bezain zoriontsuak izan daitezkeela uste dut?... 

Gure jarrerak berrikusteak lan egiten dugun ingurunea aztertzeko ere balioko digu: zenbateraino ikusarazten den aniztasun sexuala, ea taldea errealitate horren inguruan sentsibilizatuta dagoen… Hortik aurrera, eta kalitatezko prestakuntza izanda, erronka egingarriak jartzeko gai izango gara, sexu-aniztasuna errespetatua eta baloratua izan dadin. 

Garrantzitsua iruditzen zaigu, halaber, prestakuntza-ikastaro honetan homofobia edo transfobiako egoera zehatzei aurre egiteko hausnartzeko gune bat sortzea. Estrategia inklusiboak erabiltzen ditugu, heterosexualitatearen ez aurre-suposaketa bezala, edota desioaren orientabide, familia, gorputz, rol, identitate, eta abar ezberdinak aurkezten dituen lengoaiaren erabilpena. 

Azkenik, informazio iturri, material eta baliabide ezberdinak aurkezten ditugu partaideek beraien gazteekin lan egiten duten testuinguruetan ikasitako estrategiak aurrera eraman ahal ditzaten.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana