Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

'Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon izango da, GEBren egoitzan 2020ko otsailaren 6an 13an eta 20an. Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 14tik 24ra.  

Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan' ikastaroa. Ruth San Cristobalek eta Itziar Sánchezek, Amesten, aniztasun funtzionala eta inklusioa elkarteko koordinatzaileek emango dute kurtsoa. 

Kurtso honen helburua da esku-hartze sozialean dihardutenen, udaleko teknikariak, aisialdiko begiraleak eta gazteekin lan egiten dutenen prestakuntza gauzatzea. Aisialdi espazioetan aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren inguruan ikuspuntu zabala izan nahi dutenentzat bideratuta dago. Saioetan aniztasun funtzionala duten egoera arlo sozialean, mugak eta eguneroko lorpenen ibilbide historiko egingo da. Halaber, gazte esparru komunitarioetan erabiltzen den lan metodologia inklusiboa azalduko da. Amaitzeko, kasu zehatzak erakutsiko dira, lan egin diren alde teorikoak finkatzeko, beti ere, eguneroko heziketa zereginean laguntza eta aholkularitzaren garrantzia nabarmenduz. 

 FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da) 14tik 24ra

 Foileto informatiboa (pdf, 242 kb) (leiho berri batean irekitzen da). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

Lekua: Bilbao. GEBren egoitza. Huertas de la Villa, 11 behea

Noiz: 2020ko otsailaren 6an, 13an eta 20an

Hizkuntza: gaztelania

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2020ko urtarrilaren 14tik 24ra. FORMULARIO (leiho berri batean irekitzen da) 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urtarrilaren 14n indarrean jarriko dugun FORMULARIO (leiho berri batean irekitzen da) hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2020ko urtarrilaren 14tik 24ra 
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Europako Elkartasun Kidegoan egiaztatutako entitateetan lan egiten duten edo gazteekin lan egiten duten pertsonei emango zaie lehentasuna (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, hezkuntza zentroetan, boluntariotzan ...) Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana