Auzolandegiak programaren 2023ko kartel irabazlea

Amets Legarra izan da Auzolandegiak 2023 kartel lehiaketaren irabazlea, hegazkin-txartel bat jasoko du, joan-etorrikoa, 2023an bidaia bat egiteko* Latinoamerikako herrialde batera.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du lankidetza proiektu bat egin den Hego Amerikako herrialdeen artean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2022 programaren barne. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan eta etorria nazioarteko aireportu berdinetik egingo da. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru.