Euskadiko 'Auzolandegiak' programan 2023. urteko edizioan proiektuak aurkeztea

Auzolandegiak

Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei egiten zaien deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2023. urteko ediziorako proiektuak aurkez ditzaten.

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira. 

  • Ebazpena, 2023ko otsailaren 17koa (EHAA, 2023ko otsailaren 28a)
  • Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

  • Proiektuak aurkezteko lekua eta modua: 

    Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak