Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2023ko kartel irabazlea

Argitalpen-data: 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2023ko kartel irabazlea

Maialen de Elorza izan da Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2023 kartel lehiaketaren irabazlea, hegazkin-txartel bat jasoko du, joan-etorrikoa, 2023an bidaia bat egiteko *Latinoamerikako herrialde batera.

Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du lankidetza proiektu bat egin den Hego Amerikako herrialdeen artean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2022 programaren barne. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan eta etorria nazioarteko aireportu berdinetik egingo da. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru.