'Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala' ikastaroaren balorazioa

Argitalpen-data: 

Pornografia eta hezkuntza: Arazo global baterako gerturatze integrala ikastaroa

Gazteen Euskal Behatokiak 2023ko formakuntza planeko bigarren ikastaroen bi edizio burutu ditu otsailean zehar Bilbon eta Donostian

Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala’ ikastaroa antolatu du Gazteen Euskal Behatokiak otsailean. Ikastaroaren helburu nagusia izan da pornografiak pertsonen iruditeria erotiko kolektiboaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzea, eragin hori minimizatuko duten hezkuntza-kontrapisuak non eta nola aplikatu behar diren jakiteko.

Ikastaroa Raúl Marcos Estradak, Emaize Zentru Sexologikoko psikologoa eta sexologoak, eman du.

34 lagunek partehartu dute ikastaroan, honako lanbide-profilak dituztenak:

  • % 41 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • % 35 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
  • Azkenik, % 24 gazteen arloari bereziki ez lotutako langileak izan dira.

Ikastaroek 10 orduko iraupena izan dute, bi egunetan banatua eta ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala ikastaroaren balorazioa