261 profesionalek parte hartu dute 2024an Gazteen Euskal Behatokiak antolatu dituen ikastaroetan. 0tik 10era bitarteko eskalan, ikastaroen batez besteko balorazioa 9,3 puntukoa izan da.
2024. urtean, Gazteen Euskal Behatokiak 7 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu.
- Antsietatea eta ondoez emozionalaren kudeaketa: gazteekin lan egiteko tresnak
- Bullying eta Ciberbullyingaren inguruko tailerra: kasu praktikoak (bi edizio, bata Bilbon, bestea Donostian)
- Nola landu dezakegu hezkidetza gaur egungo testuinguruan? Pedagogia feministen ekarpenak jarrera erreakzionarioen aurrean (bi edizio, bata Bilbon, bestea Gasteizen)
- Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala (bi edizio, bata Bilbon, bestea Gasteizen)
- Suizidioaren prebentzioa: Gatekeeper 1. mailako programa (hiru edizio, bata Bilbon, bestea Donostian eta azkena Gasteizen)
- Gatazken ebazpena eta negoziazioa pertsona gazteekiko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean (bi edizio, bata Bilbon, bestea Gasteizen)
- Bizipen-tailerra eta hausnarketa partekatua: nerabeekin maskulinitateari buruzko lanaren erronkak. Estrategiak eta baliabide pedagogikoak (bi edizio, bata Bilbon, bestea Gasteizen)
Ikastaroetan parte hartu duten 261 pertsonetatik 216 emakumeak ziren eta 45 gizonak. Lanbide-profilari dagokionez, 118 gazteria-arloan lan egiten duten pertsonak izan dira (gazte-informazioko bulegoetako langileak, udalak, aldundiak eta gazte-elkarteak, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeko taldeak eta beste erakunde batzuk); beste 117 hezkuntza arautuan lan egiten duten pertsonak izan dira; beste 23k beste profil profesional batzuk zituzten.
Hona hemen ikastaroei 0tik 10erako eskalan emandako balorazioak: