BONETA SÁDABA, N., GARCÍA MINGO, E. y TOMÁS, S., 2024. Entendiendo el negacionismo de la violencia de género. Discursos sobre violencia de género entre adolescentes españoles/as. Prisma Social: revista de investigación social, no. 44, ISSN 1989-3469
Artikulu hau genero-indarkeriari buruz dituzten diskurtsoak ezagutzeko nerabeekin egindako ikerketa baten emaitza da. Bertan azaltzen dira ikerketa kualitatibo baten aurkikuntzak; ikerketa oinarritu da adituei egindako zazpi elkarrizketetan eta Espainiako nerabeekin egindako hamabi talde-elkarrizketetan. Emakumezko nerabeek genero-indarkeriarekiko jarrera kritikoak defendatzen dituzte; gizonezkoek, berriz, jarrera postmatxistetara hurbiltzen dira. Gizonezko nerabeek ez dute erabat ukatzen genero-indarkeriaren existentzia, baina bere garrantzia txikiagotzen dute. Ikerketa-ohar honetan, hiru ikerketa-emaitza aurkeztu dira: lehenik, gizonezko eta emakumezko nerabeek genero-indarkeriari buruz dituzten jarrera diskurtsiboen mapa; bigarrenik, genero-indarkeria hutsaltzen duen argudio-sail oso bat berreraikitzen da; eta, hirugarrenik, ispilu kurbatua deritzona azaltzen da, hau da, genero-indarkeriari dagokionez, gizonezko nerabeek beren buruari buruz duten sinesmenen multzoa.
SIIS Servicio de Información e Investigación Social, 2023. Mugikorrak eskolan. Araudiaren egoera eta haien erabilerari buruz ebaluatutako beste politika batzuk = Móviles en la escuela. Panorama normativo y otras políticas evaluadas. Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco y SIIS
Unescok duela gutxi egindako azterketa baten arabera, Tecnología en la educación:¿una herramienta en los términos de quién? (2023)42, munduko lau herrialdetatik batek, gutxi gorabehera, mugikorren erabilera murriztu du eskola-eremuan. Ildo horretan, kontsultatutako dokumentazioak erakusten duenez, ikastetxean telefono mugikorrak helburu pertsonaletarako erabiltzeari buruz hausnartzeko nazioarteko interes gero eta handiagoa izateaz gain, gailu horien erabilera arautzeko joera dago hezkuntza inguruneetan, lurralde-mailan, ikastetxe bakoitzeko hormetatik harago. Dokumentuak berrikusi dira gure inguruko herrialdeetan nola jokatzen duten aztertzeko eta ikasleen mugikorren erabilera arautzeko eskoletan aplikatutako politikak ezagutzeko.
URIONAGUENA, I., FLORES PUGA, B., BIDEGAIN AIRE, E. y ZUBEROGOITIA ESPILLA, A., 2023. Euskal tiktokerren edukiak eta hizkuntzaren lekua. Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca, vol. 68, no. 2, ISSN 0210-1564
TikTok-en erabilerak hazkunde esanguratsua izan du azken urteetan, euskal gazteen artean sare sozialik erabilienetakoa izatera iritsi arte. Testuinguru honetan, artikulu honek aztertzen du zein toki duen euskarak TikToken, hizkuntza honetan edukia sortu eta partekatzen duten hamaika erabiltzaileren eduki azterketa eginez. Halaber, bideoak euskaraz egin eta partekatzeko euskal tiktokerren motibazioak zeintzuk diren ere aztertzen du ikerlanak sakoneko sei elkarrizketaren bidez.
- Dokumentazio zentroko artikulu nabarmenduen historikoa
- Informazio gehiago: geb-liburutegia@euskadi.eus