2024ko urrian nabarmendutako artikuluak

Argitalpen-data: 

Aldizkarien azalak


DE MARCOS FERNÁNDEZ, C., BENÍTEZ EYZAGUIRRE, L., RUIZ CABRERA, S. y ACOSTA CALDERÓN, L., 2024. Hacia la generación muda: Tendencias en el uso de WhatsApp por centennials, millennials y generación X. Teknokultura: Revista de Cultura Digital y Movimientos Sociales, vol. 21, no. 2 (julio-diciembre), ISSN 1549-2230.

Artikulu honek centennial belaunaldiak (belaunaldi mutuak) WhatsApp bat-bateko mezularitzaren bidez garatzen duen elkarrizketaren fenomenoa jorratzen du. Hainbat belaunalditako (centennialak, millennialak eta X belaunaldiak) pertsonei WhatsAppeko elkarrizketa-erabilerari buruz egindako hogeita hiru elkarrizketen analisiak aukera eman du belaunaldi mutuaren elkarrizketaren ezaugarriak identifikatzeko: presentzialtasuna, presentzialtasunik eza, emozioak eta errespetua, baita balio horietan hiru belaunaldien artean dauden desberdintasunak ere. Emaitza horiek centennial belaunaldiko (18-25 urte) elkarrizketa-moduen ezaugarri bereizgarri bat ere utzi dute agerian. Gazte horiek nahiago dute bitartekaritza teknologikoa, eta mugikorra babes-ezkutu gisa erabiltzen dute: ohiko elkarrizketaren aldi bereko eta aurrez aurreko izaera deserosoa egiten zaie.


DEL MORAL, C. y BURRIEL, C., 2024. Derechos sin conexión. Un análisis sobre derechos de la infancia y la adolescencia y su protección en el entorno digital. Save the Children.

 Save the Children erakundeak #DerechosSinConexión kanpainaren barruan, haurren eta nerabeen eskubideak eta horiek ingurune digitalean duten babesa aztertzen dituen txosten hau argitaratu du. Txostenaren helburua da ulertzea nola erlazionatzen diren ingurune digitalarekin eta nola berma daitekeen haien eskubide guztiak eremu horretan ere betetzen direla, eta, aldi berean, edozein indarkeria-motaren aurrean babestea. Horrela, haur eta nerabeek Internet eta sare sozialak nola, zergatik eta zertarako erabiltzen dituzten aztertzen du dokumentuak: ordu kopurua, eduki motak, nabigatzen dutenean nola sentitzen diren eta ingurune digitalak planteatzen dituen arrisku eta erronkei aurre egiteko prestakuntzarik baduten. Ikerketan inkestak egin zaizkie Espainiako 14-17 urteko 3.315 neraberi, eta elkarrizketak egin zaizkie 10 eta 17 urte bitarteko haurrek eta nerabeek osatutako bost eztabaida-talderi. Sektoreko hainbat adituk eta profesionalek zer iritzi duten ere jakin nahi izan dute, errealitate horri ahalik eta ikuspegi zabalenetik heltzeko eta ikuspegi horiek guztiak kontuan hartuko dituzten gomendioak planteatzeko. 


FERNÁNDEZ-SUÁREZ, B., CAPOTE LAMA, A. y VÁZQUEZ SILVA, I., 2024. De las migraciones líquidas al arraigo. Proyectos de anclaje en destino en la reciente emigración española a Europa. Papers: revista de sociología, vol. 109, no. 4, ISSN 2013-9004, 0210-2862.

Espainiatik Europaranzko emigrazioa, 2008ko krisi ekonomikoaren ondoren sortua, migrazio arin eta iragankor gisa deskribatu zen, eta migrazio likido ere esan izan zaio. Izan ere, Espainiako gazte askorentzat mugikortasun horren abiapuntua hainbat prozesuk markatu zuten, hala nola familiatik emantzipatzeak, ikasketak zabaltzeak edo lan-merkatuan sartzeak. Hamarkada bat baino gehiago igaro da gazte horietako batzuek alde egin zutenetik eta gaztetasunaren eta heldutasunaren arteko trantsizioaren protagonista izan zirenetik. Artikulu honek aldi baterako migrazio-proiektutik migrazio iraunkorrerako bizi-trantsizioa zer arrazoik eragin duten aztertzen du, literatura akademikoan arreta gutxiago izan duen gaia. Ainguratzeko arrazoiak hiru motatakoak izan daitezke: lana eta ekonomia sendotzeak eragindakoak, familia-bizitzaren zikloari lotutako arrazoiek eragindakoak (helmugan bikotekidea eta seme-alabak izatea) eta Espainiara itzultzea ezinezko egiten duten nahigabeko arrazoiek eragindakoak. Erabilitako metodologia kualitatiboa da, eta Erresuma Batuan eta Frantzian bizi diren eta bertan geratzeko migrazio-proiektua duten gazte etorkin espainiarrei egindako 38 elkarrizketa sakon aztertuko ditu.