Euskadiko ehun gaztetik seik begetarianoak edo beganoak direla diote

Argitalpen-data: 

Euskadiko 15-29 urteko gazteen % 6,2k begetarianotzat edo beganotzat jotzen du bere burua. Zehazki, gazteen % 5,6 barazkijaleak dira, eta soilik % 0,6 beganoak.

Beganoen edo begetarianoen ehunekoa zertxobait handiagoa da emakume gazteen artean gizon gazteen artean baino ( % 7,9 eta % 4,8, hurrenez hurren), eta pixka bat handiagoa da 20 eta 24 urte bitartekoen artean ere ( % 8,3).

Bizilekuaren arabera, gazte beganoen edo begetarianoen ehunekoa handiagoa da gaur egun beste autonomia-erkidego batean bizi direnen artean ( % 10,7), eta, Euskadiko lurraldeen barruan, zertxobait handiagoa da Gipuzkoan ( % 8,8) Araban edo Bizkaian baino.

gazteen portzentajea

Gazte beganoek edota begetarianoek ingurumena zaintzearekin eta kontsumo jasangarriarekin lotutako portaerak gainerakoek baino neurri handiagoan jarraitzen dituzte. Izan ere, askotan, kontsumo jasangarriaz hitz egitean, haragiaren kontsumoa mugatzeko beharraz hitz egiten da, abeltzaintza industrialak eta makrogranjek ingurumenean duten eraginagatik (uraren kutsadura, berotegi-efektuko gasen emisioa, pentsuen ekoizpenerako deforestazioa..., animalien tratu txarrez gain).

ingurugiroa zaintzeko ekintzak

Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak 2023ko azaroaren 6tik 30era bitartean egindako inkesta batetik datoz. Bertan, Euskadin jaio edo bizi diren 1.701 gaztek hartu zuten parte.