Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gatazken ebazpena eta negoziazioa pertsona gazteekiko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean’ ikastaroa. SARA GONZÁLEZ MURO, psikologo psikoterapeuta, bitartekaria eta hezitzailea, GEUZeko kidea izango da ikastaroaren formatzailea. (Geuz – Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa- Centro Universitario de Transformación de Conflictos).
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: gazteekin lan egiten duten profesionalen artean gatazkak ebazteko eta negoziatzeko gaitasunen garapena sustatzea…
Best helburu batzuk hauexek dira:
- Gatazka eta bere dinamika ulertzea ikuspegi eraikitzaile batetik.
- Parte-hartzaileek aurre egin behar dieten eguneroko gatazken gorakada prebenitzea, gazteekin egiten den gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen esparruan
- Komunikazio eraginkorrerako eta arazoak konpontzeko trebetasunak eta tresnak eskuratzea.
- Gatazka-egoeretan hira eta beste emozio gogor batzuk maneiatzeko estrategiak probatzea.
- Interesetan oinarritutako negoziazio-prozesua ezagutzea eta praktikatzea.
- Elkarrizketa kolaboratiboaren eredua ezagutzea eta praktikatzea konpromisoak lortzeko…
Informazio gehiago. Ikastaroa EUSKERAZ izango da.
Lehenengo edizioa Gasteizen:
- Noiz: 2024ko urriaren 8an, 15ean eta 22an
- Hizkuntza: euskera
- Non: El Campillo Gizarte Etxea. C/ Santa María, 4 A
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
- Izena emateko epea irailaren 18tik 26ra
- Taldea: 20 lagun
Bigarren edizioa Bilbon:
- Noiz: 2024ko urriaren 10ean, 17an eta 24an
- Hizkuntza: euskera
- Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
- Izena emateko epea irailaren 18tik 26ra
- Taldea: 20 lagun
94 4031645
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
-
Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak
Oharra:
Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.