Albisteak

Gazte-txartelak beherapenak eskaintzen dizkizu Bilbao BBK Live 2024 jaialdian!

Argitalpen-data: 

Bilbao BBK Live 2024

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdira joateko asmoa duzu? 

Zure Gazte-txartelarekin % 30erainoko beherapena* izango duzu jaialdiko sarrera guztietan.

* Momentuz, indarrean dagoen prezioaren gaineko % 15eko beherapena aplikatzen da; hurrengo prezio igoeratik aurrera, % 30eko beherapena egingo da, bonuan eta eguneko sarreretan.

Bilbao BBK Live edizio berri batekin itzuliko da aurten ere: Dagoeneko Europako erreferentziazko jaialdietako bat bihurtu da, estatuko eta nazioarteko artistekin, eta inguru natural pribilegiatu batean 7 agertokirekin. Urtero, uztailaren erdialdean, Bilbon ospatzen den ekitaldi honek dagoeneko milioi bat pertsona baino gehiago bildu ditu bere lehen ediziotik (2006). Edizio bakoitzeko hiru egunetan zehar, 120.000 pertsona hurreratzen dira Bilbao BBK Live-ra, Kobetamendiko naturguneaz gozatzera eta  esperientzia magiko baten bila.

Uztailaren 11tik 13ra, gozatu momentuko izar musikalekin Bilbon! Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, eta beste asko! 

Beherapena nola lortu:

  1. Lortu zure promozio-kodea EYCAren webgunean. "Retrieve your voucher here" botoia sakatuta eta zure EYC kodea sartuta (R764-XXXX-XXXX-XXXX formatuan), promozio-kodea agertuko da. Deskontua lortzeko orria: https://eyca.org/discounts/c50020240208110128889211
  2. Bisitatu Gazte Txartelaren erabiltzaileentzako sortutako orri esklusiboa zure erosketa egiteko: https://feverup.com/m/149718
  3. Orrialde horretan deskontu-kodea sartu beharko da erosketan aurrera egin ahal izateko.

Zure EYCA kodea ez baduzu, gaztetxartela@gmail.com helbide elektronikora idatz diezagukezu eta zure e-mailera bidaliko dizugu.

Last Tour