Apirilaren 9an berregokitutako hiru telefono mugikor Samsung Galaxy A50 128GB zozkatu ditugu Gazteen Euskal Behatokiaren azken online inkesta erantzun duten gazte guztien artean. Inkesta hori martxoaren 15etik 27ra egin zen.
Irabazleak 19, 20 eta 29 urteko hiru pertsona izan dira. Haiekin harremanetan jarriko gara, telefonoz edo posta elektronikoz, sariak emateko.
Eskerrik asko inkesta honetan parte hartu duzuen gazte guztioi eta zorte on hurrengoan!
Anima zaitez GaztePanelean apuntatzen eta Behatokiaren inkestetan parte hartzen!