'Nola landu dezakegu hezkidetza gaur egungo testuinguruan? Pedagogia feministen ekarpenak jarrera erreakzionarioen aurrean' ikastaroaren balorazioa

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak 2024ko formakuntza planeko bi ikastaro antolatu ditu martxoan gaiaren inguruan

Nola landu dezakegu hezkidetza gaur egungo testuinguruan? Pedagogia feministen ekarpenak jarrera erreakzionarioen aurrean’ ikastaroa

Nola landu dezakegu hezkidetza gaur egungo testuinguruan? Pedagogia feministen ekarpenak jarrera erreakzionarioen aurreanikastaroaren bi edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak martxoan. Formazio honen helburu nagusia zera izan da, hezkidetzarako baliabide pedagogikoak eskaintzea politikariei eta administrazioko arduradun teknikariei, bai eta gazteriaren eta berdintasunaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei ere.

Ikastaroak Eider Goiburuk eman ditu, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikaria.

20 lagunek partehartu dute ikastaroan. Bertaratu direnen lan-profilak hauek izan dira:

  • % 55 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Beste % 30 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
  • Azken % 15ak bestelako lan-profilak batzen zituen.

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

‘Nola landu dezakegu hezkidetza gaur egungo testuinguruan? Pedagogia feministen ekarpenak jarrera erreakzionarioen aurrean’ ikastaroaren balorazioa