"Suizidioaren prebentzioa: Gatekeeper 1. mailako programa" ikastaroaren balorazioa

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak 2024ko ikastaroaren hiru edizio antolatu ditu maiatzean zehar

suizidioaren ikastaroa

Suizidioaren prebentzioa: Gatekeeper 1. mailako programaikastaroaren hiru edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak maiatzean. Formazio honen helburu nagusia zera izan da, profesionalek gazteengan suizidio jokabidearen alarma-egoerak antzematea, eta behar bezala erantzuteko eta osasun zerbitzu espezializatuetara bideratzeko gaitasunak eskuratzea.

Ikastaroak Alexander Muelak eta Jon García-Ormazak eman dituzte.

72 lagunek partehartu dute ikastaroan. Bertaratu direnen lan-profilak hauek izan dira:

  • % 50 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Beste % 46 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
  • Azken % 4ak bestelako lan-profilak batzen zituen.

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

suizidioaren ikastaroaren balorazioak