Epea zabalik, ikastaroa: Teknologia digitala eta osasun mentala: nola ehundu ongizate digital eta emozionala

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon urtarrilaren 21 eta 28an

Irudia. Teknologia digitala ikastaroa                                                          Teknologia digitala. Egutegia

«Teknologia digitala eta osasun mentala: nola ehundu ongizate digital eta emozionala» ikastaroa antolatu du GEBek.

Irakaslea: Maitane Ormazabal Esnaola, psikologoa, psikoterapeuta eta aholkulari psikoemozionala erakundeetan. Haur eta Gazte Ministerioko kanpoko adituen batzordeko kidea. Elkarrizketa irakaslearekin.

Helburu orokorra: Prestakuntza-ekintza honen helburua da hezkuntza-eragileei ezagutza zehatza eta tresna praktikoak ematea, bai eta estrategia beharrezko eta eraginkorrak ere, gizarteak oro har eta, bereziki, gazteenek teknologia digital nagusiarekin duten harremana osasungarriagoa izan dadin, eta, aldi berean, haien ongizatea eta osasun psikoemozionala ingurunetik hobetzeko gakoak ematea.

 Beste zenbait helburu:

  • Datu-ekonomia izenez ezagutzen den negozio-eredu berria ulertzea. Zehazkiago, ikusiko da nola gauzatzen den hori produktu digital espezifikoen bidez, hala nola sare sozialen bidez.
  • Industria teknologikoak pantailaren aurrean mantentzeko erabiltzen dituen teknika psikologiko eta teknologiko indartsuenak identifikatzea eta sakontzea.
  • Zorroztasun zientifikotik, horrek guztiak gizartearen osasunean eta, bereziki, gazteen osasun mentalean duen eragina ezagutzea.
  • Sare sozialak eta plataforma digitalak erabiltzeak nerabeen balioak, nortasuna eta autoestimua eraikitzean duen eragina nabarmentzea.
  • Oro har gizartearen eta, bereziki, adingabeen ongizate digitala hobetzeko garaian arrakasta izan dutela erakutsi duten ohitura osasungarriak, tresnak eta estrategiak luze azaltzea eta garatzea.
  • Adingabeen artean ohikoenak diren gaixotasun mentalak ezagutzea eta prebentzio- eta euste-lan eraginkorrena nola egin daitekeen ikustea.
  • Aztertzea ingurunetik nerabezaroaren garapen osasungarriagoa bultza dezakegula eta adingabeen osasun-arazoak murrizten lagun dezakegula.

Ikastaroaren liburuxka (PDF, 332 KB)

Bilbon:

  • Noiz: urtarrilak 21 eta 28
  • Non: GEBen egoitza. Uriortu kalea, 11 behea.
  • Ikasle kopurua: 20 lagun.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Izena emateko epea: 2025eko abenduaren 3tik 18ra.

Eman hemen izena

Norentzat:

Lehentasuna izango dute haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...), hala nola:

  • Hezkuntza ez-formaleko profesionalak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte- eta aisialdi-elkarteak, bai eta beste erakunde batzuetakoak ere).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Hezkuntza formaleko profesionalak (orientatzaileak eta irakasleak). 

Izena emateko hurrenkera ere hartuko da kontuan.

Oharra:

Izena emateko ziurtagiri digitala beharko duzu. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gurekin:

gaztebehatokia@euskadi.eus

Tel.: 94 4031645