Azkenengo plazak. Izena emateko epea otsailaren 20an amaitzen da.
Gazteeen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gorputzaren arreta: tratu oneko harremanak lantzen’ ikastaroa. Ikastaroaren irakasleekin elkarrizketa.
Informazio gehiago. Ikastaroa gazteleraz izango da.
Edizio bakarra Bilbon:
- Noiz: martxoaren 12an, 19n eta 26an
- Hizkuntza: gaztelera
- Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, Bilbo
- Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
- Izena emateko epea: otsailaren 11tik 20ra
- Taldea: 20 lagun
gaztebehatokia@euskadi.eus
94 4031645
Hartzaileak: lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
- Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak
Oharra:
Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.